Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 08a
Prezio anitz ozka on batez emendatu dira arras epe laburrean. Bizkitartean badira etxeak ez baitituzte kariotu, edo biziki guti, salgai dituzten gauzak. Ikerle erne asko mugitu dira ikusi nahiz zerk egiten zuen hori. Eta laster ohartu etxe askok untsa joko pollita bazutela pikoan ezarria. Konparazione, pintaka saltzen den zerbaiti, zer nola egin? Botoila ttipixago batean ezartzen duzu! Botoila berriak ez du arras pintarik hartzen, bainan pintakoa balitz bezala joaiten da. Eta batzutan,...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 08a
Oraino udan gira bainan arrangura pisuak badira jadanik neguari buruz. Argindarra ez ote den eskastuko? Nukleartegi frango geldituak-eta, obra beharretan izanki. Eta hiriko gasa? Izanen ote da aski, sekulan negu bortitza izaiten balitz? Bazterrak argitzen eta berotzen ahalko ote dira usaian bezala? Gobernuak bilkura berezia muntatu du gai horietaz, arrazoiekin gisa batez, behar-orduak ikusiz, bainan okerra kausi ditakeen molde batean, alde bat dena segeretu eta itzuli-mitzuli agertzen den...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 08a
Alderdi askokberen arteko biltzar bereziak egiten dituzte kenka huntan. Hala nola "Errepublikanoak" deitzen diren eskuindarrak bildu diren iragan asteburuan. Heldu den abenduan hautetsi beharra baitute alderdiburu berria, joan den ortziralean Bruno Retailleau Vendée eskualdeko zenaturrak jakinarazi diote hautagai dela kargu horren hartzeko. 61 urte ditu eta aspaldian politikari emana da. Arrunt berotua iduri du, badakiela zer nola egin anitzek arras ahuldua daukaten...
Gogoa hazi | 2022ko Irailaren 08a
"Irakurtzen dut aste guziz gure astekari agurgarrian Jainkoa, bizia Jendea kronika" dio idazle ezagun batek. Segitzen du: "...bi pentsaera moldek inarrosten naute: fede baten aitormena, eta ere duda baten aipamena..." Hunen ondotik badator gogoetaldi sakon bat zutabe huntan sartzen ahal litekeena den bezala, euskaratu ondoan bistan da, hori idazleak berak egitea hobe. Urrunago dio idazki horiek badutela debaldetako itxura ospetsu bat,...
Orotarik | 2022ko Irailaren 08a
EHBai alderdi abertzaleak irailaren 16, 17 eta 18an udako unibertsitateak antolatzen ditu, Uztaritzeko Latsa gelan.
Heldu den azaroaren 26an, duela 15 urte sortu alderdiak lehen aldikoz kongresua antolatzen du, "Aitzina goaz, Un projet pour le Pays Basque" lemapean. EHBaiko kideak eta kide berriak biltzeko parioa egiten du, aitzina begirako erronka politiko berriak denen artean finkatzeko gisan.
Iraganen diren unibertsitateetan gogoeta desberdinak antolatuak...
Orotarik | 2022ko Irailaren 08a
HERIOTZA PUNPEKA...
Gure inguruan aspaldian,
Heriotzaren pilota,
Punpeka dabil, aldian aldi,
Norbait utziz hilotz jota!
Joaiteko beti prestik nago,
Izan goiz ala beranta...
Gu aitzin joan direnak nonbait
Gure beha daude eta...
Bitartean pozez bizi gaiten,
Gerokoa gero baita!
Daukagun bizitza ongi bizi
Gerokoa ez ahantzi...
Gaur egin daitekeena ez da
Behar biharrera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016