Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a
Eraikin publiko, saltoki eta garraioek termostatoak mugatu beharko dituzte. Udan aire girotua gutienez 27 graduan jarrarazi nahi du Espainiako Gobernuak, neguan berriz berogailua gehienez 19 gradutan. Helburua da udan lokal, establezimendu eta garraio bideetako aire girotua 27 gradu azpitik egotea. Neguan aldiz, berogailuek ez lukete 19 graduak gainditu beharko. Neurri horiek sektore pribatua izanen dute jomugan eta ez oraingoz etxebizitzak.
...Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a
Azken egunetan, Ertzain zenbaitek irain eta mehatxuak jasan behar ukan dituzte. Batek salatu duenez, Mutrikun polizia batek, gaztek antolatu jardueratan ezin duela parte hartu erran dio. Gainera, Madalena bestetako txosna eremuan "ez agertzea hobe" zela adierazi diote, gehitu duenez.
Nahiz eta herri bazkarian parte hartzeko eta Herriko Gazte Eguneko elastikoa jasotzeko izena eman, ez diotela utziko salatu du ertzain gazteak.
Bertzalde hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen, lanean...
Egun eta bihar | 2022ko Agorrilaren 04a
Gai premiatsuagorik ez baitzizaioten hain segur heldu gogora, eskuindar deputatu zonbaitek gaitzeko eztabaida piztu dute Parisen, arras berezia eta askok bitxia ere kausitzen dutena! Denen aitzinean, Eric Ciotti, Niza aldeko deputatua. Iduriturik ezkerraldeko hautetsiak ez direla behar bezala beztituak agertzen bereziki legebiltzarreko bilkuretara. Eta zendako ez dira untsa beztituak? Sekulan ez baitute ttattarrik ezartzen! Alta, gauza pollita dela ttattarra, batzuk floka...
Egun eta bihar | 2022ko Agorrilaren 04a
Azkenean, menperatuak izan dira beraz Bordele alde hortako sute handiak, suhiltzaileak erne egoki haatik, gutien ustean, idortearekin bereziki, sua berriz lotzen ahal baita han edo hemen. Menperatuak ere Bretainiako suteak. Beste bospasei segurik piztu dira haatik Frantzia behere hortan, hala nola Hérault eta Ardèche departamenduetan, makur handiak eginez! Eta hor gaindi, ikerleen arabera, sua norbaitek piztua, mendekioz eta tzarkeriaz! Gizon bat atxilotua izan da, lekuko batzueri esker,...
Egun eta bihar | 2022ko Agorrilaren 04a
Azken egun horietan, ikaragarriko mugimendua izan da errebide, autobide eta trein-bideetan! Aireportuetan ere gainerat! Sasoinak manatzen duen bezala. Zernahi udatiar harat eta hunat ibilki, andana gaitza etxera ari, oporretan egonik, oraino gehiago oporretara joan preseski. Treinen geltokietan, joan den ortziralean, lau ehun mila jende, asteburu osoan milioi bat baino gehiago! Bidetan, ikaragarriko ilarrak, autoa autoaren gainean! Sasoina ederki badoa beraz, anitz tokitan izurritearen...
Gogoa hazi | 2022ko Agorrilaren 04a
Istorio hau ezin sinetsia da, alta bada ez dut asmatua, egiazki gertatua zait. Protagonistak Joana emaztea eta ni, Zuberoa Pettarreko Àƒ'œrrüstoi-Larrabile herrian bizi garenak erretiroan; Maddi alaba gehiena eta Janbatista senarra, laborari-artzainak Liginaga-Astüen, Atharratzeko mügan, hemendik hogeita sei kilometrotan; horien bi haurrak: Patxi, zazpi urte eta erdiak zituena istorio honen garaian,Maider bost urteetan; bestalde ardi buru beltz andana, udan Aspe bearnes ibarreko bortu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016