Orotarik | 2022ko Agorrilaren 04a

Haziak idazle: PAOLOREN MISTERIOZKO ABENTURA

Alabaina, dena ongi hasi zen. Ez ginuen arazo handirik ikusi itsasaldi denboran, bidaia aski lasaia izan zen. Ni orain bakarrik nago, arraunaz ari itsas erdian, txalupa ttiki horretan. Ez nukeen erran behar zer egingo genuen uharte horretan. Ez nuen hitza erabili behar. Berantegi da, orain.

Txalupa bat urera botatua izan zen, sei marinelekin. Itsasontzia utzi genuen eta gauzak pentsatu ziren bezala, hondartzara gindoazen. Galdera xehez itoa nintzen: ea altxor baten bila nabilenez? Ea...

Orotarik | 2022ko Agorrilaren 04a

Azken eguna 6. 5. eta 4. ikasleentzat!!

Ekainaren 28an, asteartez, azken eguna izan da ikasle guztientzat!

Goizetik 4DEkoek Arditurrira ateraldia egin zuten, arratsalde erditsu arte, anartean Untxin aldeko parkean 4ABkoek haien irakasle arduradunarekin jokoak egin zituzten.

Bestalde, seigarrenak Zokoako hondartzara joan ziren eguna pasatzera, haien irakasle arduradunekin: jokoak, piknika... eta bainatu ziren ere bai.

Haien aldetik, bosgarrenekoek eguna kolegioan pasatu zuten, kanpoan eta barnean jokoetan eta...

Mundu zabalean | 2022ko Uztailaren 28a

Sute erraldoiak berotze klimatikoaren seinale

Bordele aldeko oihanak sutan hainbat egun eta gauez ezin itzaliz. Ez da sekulan Europa guzian aurten bezainbat suterik izan. Aurten bizi duguna errepikatzeko irrisku handia ikusten dute adituek, berotze klimatikoaren eraginez. Suteen kontrako estrategia berrikusten ari dira bainan arazoari egiazki ihardoki nahi bada berotze klimatikoaren oinarrieri lotu beharko gira.

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a

Mercedeseko lan gatazka

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko zuzendaritzak eta langile batzordeak uztailaren 18an egin duten bilkurak ondorio onak ukan ditu. Langileen %57k proposatua zen hitzarmenaren alde bozkatu dute. Parte hartze handia izan da (%94,69). Honek erakusten du nolako garrantzia zuen erreferendumak.

Hitzarmenaren alde egin duten sindikatuek (CCOO, UGT, Ekintza eta PIM) atseginez hartu dute emaitza. CCOOren ustez, erabaki historikoa da, lantegiaren etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa. Sekula egin...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a

Omako baso berritua

Omako basoa lekualdatzeko lanak hasiak dira jadanik. Agustin Ibarrolaren obra heldu den urteko udako bukatua izanen dela uste du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina bisitariek lanaren hastapenak ikusteko parada ukanen dute uztailaren 25etik irailaren 11 arte. Bisitak astelehenetik ostiralera eginen dira, egunean bitan (10:30 eta 12:30).

Lekura hurbilduko diren ikusleek oihanaren berrirakurketaren nondik norakoak ezagutu eta, denbora berean, jadanik prest diren obrak ikusi ahalko...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a

Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre deklaratzera deituak

Auzitegi Nazionaleko epaile den Manuel Garcia Castellonek uztailaren 21ean deklaratzera deitu ditu Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre, Miguel Angel Blanco zenaren hilketari loturik. Auzia jadanik epaitua izanik ere, Blancoren hilketa gertatu zen garaian ustez ETAren zuzendaritzan zirenek erantzukizunik ba ote duten ikertzen ari da Garcia Castellon. Baina Iparragirrek eta Albisuk deklaratzea errefusatu dute, Frantzian ezarri zitzaien zigor osoa betea dutelako.

Amaia Izko abokatuak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016