Ba ote dakixu? | 2022ko Uztailaren 28a

Nafarroaren konkista (2/2)

Goi Nafarroa konkistatu-eta, gaztelar tropak Donibane Garazira heldu ziren irailaren 10ean eta hirian sartu ziren erresistentziarik gabe, hiriko soldaduek gotorlekua utzi baitzuten. Gaztelarrek Baxe-Nafarroako herri anitz arrobatu, suntsitu eta erre zituzten (Monjolose adibidez). Albeko dukeak Baxe-Nafarroako etxe-dorre guzien suntsitzea manatu zuen. Gaztelar tropek Garaziko herrialdearen fruitu baratzeak moztu zituzten (biztanleentzat zailtasun handiak probokatuz bizirik irauteko) eta Salbaterr

Euskal diaspora | 2022ko Uztailaren 28a

Montevideo-Durango, San Ignazio besta Boisen eta 100 urte Arrecifesen

MONTEVIDEO. Uruguaiko hiriburua eta Bizkaiko Durango irail hondarrean bururatuko den eta bi urte luzatu den ahaidetze prozesu batean dira, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea ere laguntzaile. Estakurua, Bruno Mauricio de Zabala durangarra izan zela Montevideoren fundatzailea. Hirian badira hiru euskal etxe, horietarik bi ehun urtetarik goitikoak, eta hiriak badu plaza Zabalari eskainia eta baita Gernika plaza ere, beste hainbat euskal izen eta arrastorekin batera. Durango...

Mundu zabalean | 2022ko Uztailaren 21a

Low-Tech itsasontzia berriz porturatua

Low-tech Lab deitu itsasontzia 6 urtez ibili ondoan, ekainaren 25ean Concarneau hiriko portuan sartu da. Laborategiko itsasontzia da, 2016ko otsailean abiatu zena, esperimentaziorako eta promoziorako, ekosistema eredugarria bihurtu nahi du, berrikuntza iraunkor eta bateratuen mezulari. Karia horretara uztailean, Concarneaun festibala antolatua izan da.

Sei urtez planeta esploratu ondoan, berrikuntza erabilgarriak eta iraunkorrak aztertu eta, festibalean bere esperientziaren berri eman...

Mundu zabalean | 2022ko Uztailaren 21a

Europar Batasunean abortatzea: oinarrizko eskubidea

Europako Parlamentuak abortua Europar Batasunean oinarrizko eskubidea bihur dadin eztabaidatu du. Estatu Batuetan eta beste zenbait herrialdetan emazteen eskubideen gainbeheraren aitzinean, eurodeputatuek abortua Europar Batasuneko "Oinarrizko Eskubideen Hitzarmenean" sartua izan dadin bozkatu dute. Horri esker Europar Batasuneko herrialdeek segurtatu beharko lituzkete abortatzeko zerbitzu seguruak, legezkoak izanen direnak.

Ekain hondarrean, Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak emazteen...

Mundu zabalean | 2022ko Uztailaren 21a

Euroak dolar bat baino gutiago balio

Duela urtea euro batek 1,19 dolar balio zuen, uztailaren 13az geroztik dolarra baino gutiago balio du, %15 baino gehiago galdu du. Horren ondorioak zein diren jakitera joan gira.

Ulertzeko, dibisen mekanismoan sartu behar da. Moneten artean balioa aldatzen da, bereziki kapital mugimenduen eraginez. Gaur-egun, Europatik Estatu Batuetara transferentziak egiten direlarik, inbertitzaileek (aseguru-etxeak, pentsio-funtsak...) euroak saltzen dituzte dolarra erosteko, horrek Europako euroaren...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 21a

Suteak Hegoaldean

Bero itzela eta suteak

Hegoaldean ere bero itzelak eraginak sortu ditu. Alerta laranjarekin, Nafarroako Gobernuak laborantzako tresnak erabiltzeko debekua atxikitzen du. Euskal Erkidegoan jaurlaritzak zuhurtziaz jokatzeko deia egin du, oihan suteen arrisku handia dela eta. Hego Euskal Herriko hainbat tokitan aroaren alertak ezarri dituzte. Alde batetik, Nafarroak debekatu du Foru Komunitate osoan landa eremuan aisialdirako suak egitea, horietan barbakoak, halaber...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016