Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 21a
Legebiltzarrean, gobernuaren proposamen bat, deus arrarorik ez zuena baitezpada, mugetan bederen ez ote litakeen egoki baimen berezi baten eskatzea, ikusiz izurritea berriz azkartuz doala, proposamen hori beraz baztertua izan da, eta jestu gutiz, eskuinburukoak, eskuindarrak eta ezkerraldekoak denak kontra agerturik! Gobernuburua arras mutur uste baitzuen dudarik gabe deputatu andana batek lagunduko zuela halere gobernua. Kontrakoek erakutsi dute beren gisako larderia. Aldiz, ezkertiarrek...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 21a
Errepublika eguneko ospakizunak kartsuki iragan dira, beroak bero, betiko -edo aspaldiko- ildo beretik. Errekontru handi bat izan da haatik Cholet hirian, suzko ziriak botatzearekin, bi anai-arreba gazte hil baitira zartarekin peza baten azpian. Istripu zinez peningarria eta holakoak ere artetan gertatzen.
Arratsaldean, Emmanuel Macron kasik oren bat mintzatu da telebistako bi berriketari zituela bere aitzinean. Zernahi gai aipatuz bainan deus arrarorik salatu gabe....
Gogoa hazi | 2022ko Uztailaren 21a
Astekari hunen zutabeetan behin baino gehiagotan gertatu zait Modernitateari erreferentzia egitea, hein handi batean segurik Elizaren eta Jainkoaren itxurapenaren oraingo krisia esplikatzeko. Baina, egia erran, sekula ez naiz arizan fenomeno horren izaeraz eta esentziaz. Azken egun hauetan adeitasunez emana izan zaidan liburu baten irakurketak ("Après Dieu À¢'€'" Un autre modèle est possible
Ba ote dakixu? | 2022ko Uztailaren 21a
Duela 500 urte, 1522ko uztailaren 19an, Baztango lurraldean, Gaztelako armadak Amaiurreko gaztelua hartu zuen. Hamar hilabetez, 1521eko irailetik 1522ko uztaila arte, 200 nafartar zaldunek Gaztelako armadari heroikoki buru egin zuten. Nafartarrak erreboltatu ziren baina, errealki, Nafarroaren konkista hamar urte lehenago iragan zen.
Euskal diaspora | 2022ko Uztailaren 21a
SANTA BARBARA, KALIFORNIA. Etxepare Euskal Institutuak deiturik, agorrilaren 5a da azken epea 'University of California Santa Barbara' (UCSB) unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle/irakasle izateko aurkezteko 2022-2023 ikasturteko bigarren seihilabetekoan eta 2023-2024 ikasturte osoan, luzatzeko xantza barne. Unibertsitate gradu bat behar da ukan eta euskara eta ingeles maila egokiak, besteak beste. Argibide gehiago Etxepareren webgunean,...
Orotarik | 2022ko Uztailaren 21a
ALTXORRAREN BILA
Damu nuen hori erranik. Han, hondartza bazterrean mapa handi bat aurkitu zuen. Hark Drek izena zuen. Mapan agertzen zen giltza Amerika museoan zegoen. Orduan, Drekek denbora luzean pentsatu ondoren, txalupa hartu zuen eta Amerikara abiatu zen.
Bidaian ez zuen ezer jan eta zorabiatu egin zen. Esnatu zenean, Amerikan jada zegoen. Arrantzale batzuk Atlantiko ozeanoren erdian aurkitu zuten eta Miamiko portuan utzi. Azkar zerbitzari lana...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016