Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 21a
Amaiur burujabetzaren ikur da suntsiketaren 500. urteurrenean.
Burujabetza grina irudikatu dute larunbat honetan Amaiurren, bertako gazteluan gotorturik inbasioaren aurka egin erresistentziaren bosgarren mendeurrenean. Ekitaldi instituzionala eta herrikoia izan da aldi berean, ikusgarrian 200 ezpatadantzariren parte-hartzearekin.
Erakunde ezberdinetako ordezkariak eta herritar xumeak Amaiurren batu dira, bertan nafar gudariek gaztelar inbasioaren aurka amaieraraino egin...
Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 21a
Eusko Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza programa berria, Bultzatu izenekoa, Gobernu Kontseiluan abian jartzea onartu du, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, Ukrainako gerlaren ondorioak pairatzen ari diren enpresei zuzendua eta gainera hilabete bukaeran, gas kontsumitzaileei bideratutako beste laguntza programa bat onartzea aurreikusi du. Laguntza programa irailaren 30era arte edo aurrekontua agortu arte indarrean izanen da. Laguntza programak bere gain hartuko ditu, %50...
Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 21a
Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko Ogasun ministroak adierazi du familiek eskatu ahal izanen dutela 200 euroko txekea errenta apaleko langileek, autonomoek eta langabeek. Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerlak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko. Pedro Sanchezen Gobernuak jasotako
Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 21a
2061ean Euskadik 28.800 biztanle gehiago ukan litzakeela Eustatek aurreikusi du, demografiari buruz egin azken txostenean. Halaber, hipotesia onenean kopurua 251.900era igan litzateke. Euskal Estatistika Erakundeak sei hipotesi posible proiektatu ditu eta horietatik bostetan biztanleria-irabaziak aurreikusi ditu.
Seigarren agertokiaren arabera, 430.300 biztanle galduko lituzke EAEk 2061eko urtarrilaren 1era artean, migrazio-saldo hutsaren hipotesia betez gero. Sortzeak, heriotzak,...
Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 21a
PSOEk eta Unidas Podemosek hainbat alderdirekin negoziatu behar ukan dute eta horien zuzenketak onartuz legea legebiltzarrean onartzeko, 1936ko gerlaren eta diktaduraren biktimen erreparaziorako balioko duela gehitu dute. Mikel Legarda EAJko diputatuak erran du lege berriak erreparaziorako eta prebentziorako duen helburuaz gain helburu etikoa ere baduela, "berriro gerta daitezkeen akatsak" ez egiteko ere balioko duela. EH Bilduk legea aurrera ateratzeko izan duen prestasuna ere goraipatu du....
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 21a
Joan den astean, sail huntan berean kondatzen ginuen gaitzeko suak bazirela Frantzia behere hortan! Geroztik, eskualde hortarik ez da segur berri hoberik! Ikaragarriko suteak alabainan! Idortearekin,haizearekin eta bero handiekin bixtan dena, oraino aise eta aise gehiago hedatu direnak! Hori da funtsean azken egun hauetako gertakari aipagarriena! Sute izigarriak besteak beste Bordeleko alde hortan! Alde batetik Arkaxoneko itsas hegian eta bestetik barnaxago ere, hor itxuren arabera sua...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016