Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 28a
Luzaz aipatuko dira segur uda huntako sute handi horiek eta oraino gehiago bistan da sekulan beste zonbait izaiten balire ondoko astetan! Jadanik jasan horiek egin dute zernahi makur. Bordeleko alde hortan berean hogoi mila hektarea erre kixkilduak, bost kanpaleku suntsituak, nehork ez jakin noiz nola idekitzen ahalko diren. Jendeak milaka beren etxetarik joanak, ezinbestean, andana handi bat berriz etxeratua bainan beste frango ez!
Emmanuel Macron lehendakaria bera...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 28a
Gobernuak nagusi berria izendatu du Pariseko polizarentzat. Polizaren prefeta delako kargua atxiki behar duenarentzat. Kargu hortan hiru urte egonik Didier Lallement biziki aitzindari bortitzaren fama zuena. Hau baztertua bezala izan da, baztertua izan dela ez badute ere denek hain garbi erraiten. Zernahi eztabaida ilun eta nahasi ukanak hala nola berrikitan gaitzeko nahasmenduak izan zirelarik Parisen futbol partida baten karietara.
Nagusi berriak ere badu naski...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 28a
Eta bai, ezin bestela eginez, gobernua eta deputatuak hautsi-mautsika hasi dira. Hala nola gobernuaren proposamen zonbait eskuindar eta eskuin-burukoen laguntzarekin diren onartuak izan, erretreta solas eta hola. Eztabaida samin zonbait goiti-beheiti, ezkerraldekoak ez batere ados. Artetan ezkertiar horiek ere izaiten ahal litazkea halere gobernuaren laguntzaile? Giroa ez da batere gisa hartakoa.
...Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 28a
Kasik ezin sinetsia ere da Paue inguruko herrixka batean gertatu den gauza izigarri hori! Joan den goiz batez, lanera joaitean, berrogoi bat urteko gizon batek 14 hilabeteko bere semea, haurtzaindegira segitu behar zuena, autoan ahantzi du! Eta arratsalde arte nehor ez da deuseri ohartu! Gaixo mutikoa zendu da hatsa ezin hartuz! Aitamak, arrunt zainen gainean, Paueko ospitalera ereman behar ukan dituzte! Holako nahigabeak ere artetan gertatzen han edo hemen.
...Gogoa hazi | 2022ko Uztailaren 28a
Soinekoak bere mintzaira berekin dauka, bai bere buruaren alde, bai bertzen alde. Beztitzeko moldeak argibideak emaiten ditu, nahiz eta berdintasuna zabaltzen den munduan. Tokien eta usaien arabera, emazte ala gizon, oraindik elementu handiak daude eta jatorrizko geografia, gizarteko funtzioa, erlisionea, soinekoa ikustean asma daitezke.
Soinekoak badu ere sinbolismoa eta gai hau barnatu nahi nuke gure elizbarrutian uztailaren hasieran izan den gertaera batetik abiatuta. Lescar hirian...
Orotarik | 2022ko Uztailaren 28a
Larunbat arratsaldean bururatu dira bide blokatzeak, Baionako suprefeturan egin den elkarretaratzearekin. 2.000 pertsona inguruk parte hartu du, 15 gune blokatu dira.
Prefeturak ekimena debekatu bazuen ere, eguna kalterik gabe iragan da, sokorri zerbitzuek zirkulatzeko plantan emana zen protokoloa errespetatuz.
Egun guzian zehar polizia anitz izan da, Guardia Zibil eta Polizia Nazional espainola ere, bide sare nagusian ikusi ahal izan dira.
26 pertsona arrastatuak izan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016