Orotarik | 2022ko Agorrilaren 04a

Irakurlea Mintzo: Etxebizitza Ipar Euskal Herrian: egitateak eta aukerak

Angeluko Amodioaren Ganbaratik hurbil, Robert Alday etxegileak eraiki luxuzko erresidentzien aitzinean zazpi egunez eta sei gauez antolatu dugun okupazioak egoera bitxi zein adierazleak ekarri ditu. Baita perspektibak.

Hasteko, ordezkarien jarrera. Alday etxegileak aste osoan ez die kazetariei erantzun izan. Paso egitea nahiago, isiltasuna erredola ona baita aurkarien mespretxatzeko. Angeluko alkatea antzekoa egiten saiatu zen baina gure kolektiboak behin eta berriz deiturik, zezen...

Orotarik | 2022ko Agorrilaren 04a

BLOKEO MENTALA

Lortu dute iparraldea blokatzea ETA ohiko presoen askatasuna eskatzeko. Erreusitu dutela erran dut, gure arteko komentatzaileen miresmena sustatuz gainera. Baina, zorigaitzez, hitzordua ahantzia nuelako, ni ere auto lerro geldo batean harrapatua izan naiz, autobidean, oren laurdentto batez, irratirikgabe: errabia zerbait nabaritu dut, bai eta haserrea, ondoko kotxean gurasoekin zebiltzan bi urteko haurren ezinegona ikustean. Abertzaleek kudeatu ekintza baten erdian...

Orotarik | 2022ko Agorrilaren 04a

Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza

2007tik formalizatua den hitzarmena, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikaren alorreko mugaz gaindiko lankidetzaren baitan diru laguntzak emanak dira.

Hitzarmen hori, urtero Ipar Euskal Herriko eragile pribatueri zuzentzen zaien diru-laguntza da, bi instituzioek elkarrekin osatzen duten lankidetza fondoaren bidez. Aurten ere, EEPk eta Eusko Jaurlaritzakoko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eragile pribatuek euskararen erabilpenerako eta...

Orotarik | 2022ko Agorrilaren 04a

Idortearen ondorioak

Ur eskasez Prefeturaren agindua

Joan den astean ageri baten bidez Prefeturak, Ipar Euskal Herriko 20 herrik uraren erabiltzea kasu egin beharko dute, alertan ezarriak baitira. Horiek dira: Aiherra, Ahurti, Aldude, Amorotze, Armendaritze, Arrosa, Banka, Bardoze, Bastida, Behauze, Beskoitze, Bithiriña, Donamartiri, Donoztiri, Hazparne, Izturitze, Mehaine, Oragarre, Ortzaize eta Sara.

Ura kudeatzen duten zerbitzuek, edateko uraren baliabideak apalak direla...

Ba ote dakixu? | 2022ko Agorrilaren 04a

Ikurrinaren derbia

Kirolak, zenbait aldiz, historiarekin bat egiten du. 1976ko abenduaren 5eko euskal derbia, Reala eta Athletic-en artean, maila horretan sartu zen. 17.000 jenderen aitzinean, Atotxako estadioan, Donostian, bi taldeen kapitainak, Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar, zelaian ikurrina batekin sartu ziren. Bazuen urte bat Franco zendua zela baina ikurrina oraino debekatua zen.

Euskal diaspora | 2022ko Agorrilaren 04a

Villa Maria, Rosario, Diaspora bekak, Gaztemundu eta AEBko euskal bestak

ANIMA ZAITEZ! Izen hunekin antolatu du Villa Mariako euskal etxe argentinarrak ekitaldia buruilaren 24tik aitzina pare bat astez, komitaturik Euskal Herriko 20 eta 30 urte bitarteko gazteak bertaratu eta heien euskal kultura ezagutzak partekatzera. Xedea da hango eta hemengo gazteak elgarretaratzea eta bi astez hemengoek euskal kultura tailerrak eskaintzea. Euskal Herriko gazteer galdegiten zaie euskaldunak izatea eta bederen gaztelaniaz ere mintzatzea, eta lau gai hauetarik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016