Orotarik | 2022ko Otsailaren 17a
Badirudi garapena izanen dela, immigrazioarekin batera, Frantziako presidente kanpainaren hitz zentraletatik bat. Garrantzitsuena behar bada, nolako garapenak halako gizartea dakarrelako. Eskuinak badu bere definizioa, ezkerrak berea. 1970 urteez geroztik hazi diren taldeak tartean, garapena ukatuz, ezeztatuz, hots desgaratuz, jendarteak hobekiago portatuko direla diotelarik. Décroissants gisa ezagunak dira, hemen ere badira horrelakoak, erotzat...
Ba ote dakixu? | 2022ko Otsailaren 17a
1969an bezala, 1974ko presidente bozak ez ziren programatuak baina Pompidouren eritasunak egutegia aitzinarazi zuen. Pompidou minbiziagatik hil zen apirilaren 2an. 1969ko gisa berean, Alain Poher-ek, Senatuko presidenteak, zuen bitartekoa bete presidente bozak arte, maiatzaren 5ean eta 19an programatu zirenak.
Euskal diaspora | 2022ko Otsailaren 17a
SOUTH SFO, KALIFORNIA. 1982an auzolanean eraikirik, 40 urte ospatuko ditu asteburu huntan San Frantziskon, bertako Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-ek. COVID neurrieri jarraiki, baina ohore eginen diote AEBko euskaldunen ontzidiako ikurra den eraikin eta proiektu dotore honi. Larunbat goizean, NABOK bilkura eginen du bertan, Philippe Acheritogaray buru, eta eguerditik goiti euskal zinema [BEOren eskutik], Euskal Herriko pilotariak, Amerikanuak musikari...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 17a
Urtarrilaren 31n, astelehenean azken orduan, laugarrenekoen programan sartzen den "Migranteen mundu bat" gaiaren kari, Aita Mari itsasontziko taldearekin harremanetan sartu dira eta beraiekin bideo deia antolatu dute.
Antolaketa errexteko, bisio konferentzian parte hartuko zutenek ber gelan ezarri dira eta beste laugarren guziak beste bi geletan, baina denak sarean.
Aita Marik, 2017tik goiti, Mediterraneo erdialdeko egoera tragikoa ikusirik, itsas erreskate misioak egiten hastea...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 17a
Duela zenbait aste, argitaratua izan zen artikulu bati nahiko genioke zertxo bat gehitu. Galdera honi erantzuten zion: "Nola bultzatu euskararen erabilpena?" Artikuluak dio herritarrei, hots euskaldunei, litzatekela lehen urratsa egitea, lotsarik gabe aritzea, gure ohituren aldatzea. Horrekin bat egiten dugu, guztiz.
Aitzineko belaunaldiek ikasi bazuten ere euskara ez zela kanpoan erabiltzen ahal, sinesmen hori hautsi behar ginuke behin betiko euskara bizirik nahi badugu. Haiei...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 17a
Otsailaren 3an, Santa Agate ospatu dugu. Miarritzeko 2. eta 3. zikloko ikasle elebidun guziekin, baita ere ikastolako haurrekin, karriketan ibili gira. Kantatuz, hiria animatu dugu jendeeri euskara zabaltzeko. Etxez etxeko tradizioa segitu dugu, leku berezi batzuetan geldituz kantatzeko goxokien kontra. Arroka kantu taldea gurekin zen, gure gidatzeko eta laguntzeko. Burasoak ere hor ziren gure sustengatzeko.
AEKtik abiatuz, gelan asmatutako bertsuak elkartearen kideei...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016