Orotarik | 2022ko Otsailaren 10a
Nola egin daiteke ur zikina garbitzeko?
Ikasgelan ur zikina baginuen, dena kutsatua zen: lurra, tindu beltza, salboina. Erakasleak galdetu dauku nola egin behar zen ura irazteko edo garbia eta gardena izan dadin, berriz kanpora botatzeko.
Xerkatu dugu, ideiak botatu ditugu eta azkenean errientak lagundu gaitu: ur irazia egin dugu. Mariek pikatu du ur botila baten zola. Ezarri ditugu paperezko hiru mokanes, ikatza, harea, lurra... berriz ikatza, harea, harrixkak, belarra. Ur...
Ba ote dakixu? | 2022ko Otsailaren 10a
1969ko urtarrilean, Georges Pompidouk, lehen ministro izan zena 1962tik 1968a arte, Erromatik, presidente izateko anbizioa prentsari argiki adierazi zuen: "Errepublikako presidentetzan hautagai izanen naizela presidente bozak antolatuko direlarik ez da, uste dut, nehorentzat sorpresa izanen baina ez naiz presatua". Ez zen presatua (sinesten badugu!) eta egia presidente bozaldi berria bakarrik hiru urte berantago programatua zela. De Gaullek, sorpresarik gabe, hitz horiek ez zituen batere preziat
Euskal diaspora | 2022ko Otsailaren 10a
BAHIA BLANCA. Bete berriak ditu Bahia Blancako 'Unión Vasca' Euskal Etxeak 123 urte. Argentinako zaharrenetarik da, Buenos Airestik 637 kilometrora errepidez. Oroitu munduan zaharrenak Kubako Matanzasen eta Uruguaiko Montevideon jaio zirela, egun desagertuak, eta Argentinako zaharrena, egun zabalik, Buenos Airesko Laurak Bat dela, 1877ko martxoan sortua. Hiri bereko Nafar Etxea eta Iparraldeko Euskal Etxea 1895ekoak dira. Gaur Habanan zabalik segitzen duen Kubako Euskal...
Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 03a
"Ensete" edo "banana faltsua" deitu landarea Etiopian ekoizten da, milioika herritarrek kontsumitzen dute. Etiopian deitzen dute "gosearen kontrako arbola".
Elikagai bezala ezezaguna den janariak, 100 milioi pertsona baino gehiago hazi ditzake, hori da duela guti ikerketa zientifiko batek argitaratu duena. Zientifiko horien erranetan: "Elikagaien segurtasunean eta garapen iraunkorrean rola garrantzitsua izan dezakeen kultura da"
Ensete ventricosumzientifiko izen xuxena,...
Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 03a
Joan den maiatzean Estrasburgon lehen Europaren Etorkizunaren Konferentzia iragan zen. Krisi sanitarioa dela eta, proiektua abiatzeko 2 urte eman ditu. Urtarrilaren 21 eta 22an Konferentzia bildu da. Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia demokrazia parte-hartzailearen ariketa gisa aurkezten da, udaberrian bere ondorioak aurkeztu beharko lituzke. Europako 3 instituzioek kudeatzen dute: Batzordeak, Parlamentuak eta Kontseiluak. Helburua da Europako herritarreri hitza emaitea beren...
Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 03a
Finlandiako estatuak ekonomiak egiten ditu aterperik gabekoeri egoitzak eskainiz. Etxegabetzearen arazoari aterabidea lortuz, gobernamenduak aldi berean murrizten ditu osagarri, segurtasun eta zaintza gastuak. Finlandian, "Lehenik egoitza" programak etxerik gabeko pertsonen kopurua murriztea ahalbidetu du, Europako beste herrialdeetan etengabe emendatzen ari den bitartean. Etxegabetzearen gaitzaren kontrako borrokari dagokionez, 1989 eta 2021 artean, hiru hamarkadatan, etxerik gabekoen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016