Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a
Plaiaundiko parke ekologikoa Irun, Hondarribia eta Hendaia artean, Gipuzkoan, kokatua dago, Bidasoaren bokalean; eta 23,4 hektarea ditu. Giza erabilerarengatik natura-gune galdu zen XX. mendean. Eusko Jaurlaritzak padura birgaitu du azken hogeita hamar urtean, eremu naturala berreskuratuz eta parke ekologikoa eginez. Orain habitat anitzak aurki ditzakegu, animalia desberdinak bizi dira bertan, bereziki hegaztiak. Plaiaundi txori migratzaileen toki ezaguna bilakatu...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a
Urtarrilaren 12tik 14ra, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Bilbon.
Bidaia honen helburua, Euskal Herriko hiri garrantzitsu hau kokatzeaz gain, historikoki ekonomian ukan duen bilakaera aztertzea izan da, bertako arkitektura eta arte adierazpenak ezagutuz.
Lehen egunean, ikasleek Getxo eta Portugalete ezagutu zituzten, aro industrialaren aztarnak identifikatzeko. Bi hiri hauek lotzeko Bizkaia Zubia erabili zuten. Arratsaldean, Bilbora joan ziren trenez eta bertan nahi...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a
Abenduan, Donibane Garaziko Santa Maria eskolako haur guziek Eguberri goaitatu dute aktibitate batzuk antolatuz: gela bakoitzean Eguberriko korona bat eginez, izar girlanda bat, karta ttipi batzuk idatziz Donibane Garaziko zahar-etxeetan diren bizidunentzat, kanpoko arbolak eta leihoak apainduz argi ttipi batzuekin. Orain, urtarrilean, ihauteriak prestatzen dituzte. Mozorroturik, Donibane Garaziko karrikak alaituko dituzte, otsailaren 11n, kantu eta dantza batzuk eskainiz. Zatozte denak...
Ba ote dakixu? | 2022ko Otsailaren 03a
Bi hilabeteren buruan, bozkatzera deituak izanen gira presidente bozentzat. Bi hilabete horietan, presidente bozketako historia kondatuko dauzuet, 1965ean hasiz, urte horretan, lehen aldikotz, frantses herritarrek Errepublikako presidentea zuzenki hautatu baitzuten. De Gaulle-ren borondatea izan zen. Presidente bilakatu zen 7 urte lehenago, 1958ko abenduan, baina hautetsiek zuten hautatu eta ez populuak zuzenki.
Euskal diaspora | 2022ko Otsailaren 03a
SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Sartu berriak gira otsailean, urtero hilabete garrantzitsua San Frantziskoaldean, Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center erakundearen urtebetetzea baita. Aurten, gainera, biribila, 40 urte beteko direlarik Ipar Kaliforniako euskal kulturarendako arima eta arras baliabide baliosa bilakatu den Euskal Etxe honen hastapena ospaturik. COVID egoera eta neurriek segitzen dute eta ez da beraz ohi bezain jendetza handia biltzen ahal, baina...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a
LUR PLANETA...
(Bertsu aire batean...)
Lurra bezalakorikan ez da
Eguzkiaren sisteman...
Izar urrun baten inguruan
Beste bat nola atzeman?...
Gaur egun bakarra delakoan
Gizonaren hel-menean,
Nork daki beste bat ez dabilen
Izartegi urrunean....
Nola argi genezake egun
Biziaren misterioa?
Lur hontan sortuz geroz berekin
Badakarra herioa...
Halarik ere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016