Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Egia erran, izanikan ere ministro, oporrak hartzen ahal dituzu. Ez sobera urrun joanez, hegazkinez bi oren barne Parisera itzultzen ahal izaitekotan. Gobernuan direnek usaia hori hartua dute. Jean-Michel Blanquer hain xuxen ez zen hain urrun bainan Parisetik hola faltatu behar zena halere holako kenka minbera batean,erakasle anitz zainen gainean, buraso frango ere ba, zernahi buruhauste ba-eta nun nahi! Gobernuko lagunek ere ez ziotena errana hobe zuela Ibizara ez joanik? Bera arizanik ere...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Deputatuen aitzinean, ministroa bortxatua izan da afera hortaz mintzatzera. Arizan da dena itzuli-mitzuli. Ez du garbiki erran urriki zuela hola jokaturik. Aitortuz halere, jakinaren gainean nolako fama duen Ibizak, bai hobeko zuela beste norabait joaitea. Erakustera emanez, ba eta ez, konprenitzen zuela jende frangok ez untsa hartzea oporraldi korapilotsu hori.
Horiek hola, alderdi guziak hortaz mintzo, mar-mar-mar eta mar-mar-mar! Macrontiarrak dena zurikeria, iduri ez jakin...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Hasten delarik,Emmanuel Macron lehendakaria ezin isildua da eta ezin atxikia. Duela zonbait denbora, gaitzeko prediku luzea egin zuen Frantziak laster hartuko zuela (Urtatsez hartua du) Europa Batuaren buruzagitza. Iragan aste hortan Estrasburgo hirian izan da espresuki gai beraz beste hitzaldi baten egiteko Europa mailako deputatuen aitzinean. Ustez beharbada lehen hura ez zutela entzuna! Denen buru, ez du deus berriagorik erran. Dena espantu bainan bereak ere aditu ditu, frantses deputatu...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Zinemaren mundu hortan gero eta arrakasta gehiago bazuen artista, Gaspard Ulliel, errekontruz hil da 37 urtetan. Eskia egitera joana zen, mendi mazela batean bi gizonek elgar jo dute gaitzeko oldarrean. Handizki kolpatua altxatu dute Gaspard Ulliel eta pausatu da ospitalean sartu orduko. Beste gizonak ez du gerokorik. Gaitzeko omenaldi kartsuak eskaini dira biziki sari ederrak ukanak zituen artista paregabeari.
...Gogoa hazi | 2022ko Urtarrilaren 27a
Harat heldu eta lau? Edo hogoita hamalau!
Hastapenean "Hazten gaituena" ezarri nion titulu gisa artikulutxo huni, herri hunek eskaintzen bai digu nasaiki gorputz eta gogo bihotzen hazkurria. Azkenean bertze bat nagusitu zait, hori ere Euskal Herriaren berezitasuna batzuen ustez.
Sustraietarik dator zuhaitzaren bizi hazkurria, bai eta ere iduzkiaren izpietarik eta airearen...
Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 27a
Joan den astelehenean Bizi mugimenduak Pauen kokatua den Departamendu Kontseiluan ekintza ikusgarria egin du. Departamenduak Bordele-Akize bide berriaren finantzaketan ez dezan parte har galdegiteko mobilizazioa antolatu du. Egoitzaren teilatu gainean igan dira, alpinista moduan, dilindan "CD64: zuen aldi EZ erratea AHTri! Treina maite dugulako, gelditu AHT!" banderola handia zabaldu dute.
Ekintza hau gertatzen da 3 aste Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016