Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a

EPELONDO: EHIZTARIA

1955ean plazaratu zuen Charles Laughton handiak Ehiztariaren gaua filma erraldoia, zuri beltzean, Robert Mitchumek egiten zuela Harry Powell apez nagusiaren rola, ezkerreko behatzetan LOVE eta eskuinekoetan HATE hitzak zituela tatuatuak. Irudi mitikoak. Ahantzi ezinak behin ikusiz gero. Obra hori etortzen zait gogora, Frantziako presidente aitzin-kanpainako gertakariez jabetzen naizenean: Zemmour ari da RN eta LR alderdietako sasietan barna ehizan, Reconquête bere...

Mundu zabalean | 2022ko Urtarrilaren 27a

Txerto ziurtagiria gezur handia

Omicron birusa munduan zehar nagusitzen ari delarik, koronabirusak sortzen duen hil kopurua ari da ttipitzen, arrangura sortzailea diren itsumandoko politikoeri aterabide posible baten esperantza eskainiz. Munduko herri frango ari dira hertsipeen eta kontrol politikak arintzen, alderantziz Frantziako Gobernuak txerto ziurtagiria finkatzen duen legea aste huntan gauzatuko du, osagarri munduko profesional eta adituen arteko adostasunik gabe. Kontraerran handia libertatearen murrizteaz kezkatuak di

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

Euskal presoak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berriz ere Espainia zigortu du. Aldi honetan, Xabier Atristain Gorosabel euskal presoak jasan eskubide urraketa izan da zigorra eragin duena. Atristain 2010. urtean arrastatua izan zen eta inkomunikaturik egon zelarik, ez zioten abokatua hautatzeko baimenik eman. Egitate hori Estrasburgoko Auzitegiaren aitzinean salatu zuen, egoera hartan egin zituen deklarazioek kalte egin ziotelakoan. Preso donostiarra ETAko kide izateagatik kondenatu zuten 2013ko...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

Altsasuko auzia

Altsasuko auzian kondenatuak izan ziren zazpi gazteek ere Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiari dei egin zioten epaiketa zuzenik ez zutelakoan izan eta neurriz kanpoko zigorrak jasan zituztela salatzeko. Kasu honetan, ordea, Estrasburgok Altsasuko gazteen galdea baztertu du.

...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

"Eman bakea" Mikel Albisuri

Mikel Albisu idazle eta ETAko kide ohia hogei urtez egona da preso Frantzian eta duela hiru urte libratua izan zen, bere kondena osorik bete ondoan. Geroztik, aske bizi da, bere sorkuntzaz euskal literatura aberastuz (Mikel Antza du idazle izena).

Baina joan den azaroan, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz auzipetu zuen Gregorio Ordoñezen hilketarengatik. Horregatik, Euskal Herriko 126 idazle eta editorek "Eman bakea" izeneko adierazpena plazaratu dute Mikel Albisuren sustenguz....

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

Txillardegi

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi duela hamar urte zendu zen. Urteburu horren karietara, EH Bilduk proposamena aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, lurralde horretako Urrezko Plaka Txillardegiri eman diezaioten, bere idazle eta hizkuntzalariibilbidea eta euskara batuaren sorreran izan zuen garrantzia aitortzeko.

Proposamen hau otsailaren 9an eztabaidatua izanen da Batzar Nagusien osoko bilkuran, baina PSE-EE eta PP jadanik kontra agertu dira.

Jose...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016