Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 03a
Joan den astean plazaratua izan den liburu batek bazterrak harrotzen ditu eta zernahi eztabaida sortzen. Victor Castanet berriketari ezagutuak salatzen du hor xahar-etxe frangotan badirela gauza asko ezin onetsiak, jende anitz ez batere behar bezala tratatuak, batzuetan arras gaizki ere berdin.Ez untsa artatuak, lekuka jatekoa ere xuhur. Begietan gehienik xahar-etxe andana bat kudeatzen duen etxe handia. Orpea deitzen den etxe puxant horrek orotara 180 xahar-etxe baditu bere...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 03a
Horiek hola, Olivier Véran osasun-ministroa bera ere harritu da eta jakinarazi du ikerketak funtsez eginen direla xuxen finkatu beharrez non zer den egia. Nun izaiten ahal diren holako izigarrikeriak, izigarrikeriarik baldin bada.
Liburu hori agertu bezen laster oroitarazia izan zauku bestalde duela hogoi bat urte jadanik arras xeheki akuilatu ikerketa batek salatu zuela xahar anitzek ederrak pekatzen zituztela bai xahar-etxetan bai eta berdin beren etxetan. Urrats on...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 03a
Entzun bada azken egun hauetan bereziki zer kondatzen duten berri-sail guzietan! Alde batetik biziki polliki erraiten daukute gero eta jende gehiago hunkitzen dituela izurrite tzar horrek. Bainan bestetik, solasa berdin goxo eta leun, gaitza gibelera ari dela, kontrako neurriak laster arintzen ahalko ere direla beraz. Beti galde bera heldu zauku burura: holako solas desberdinak entzun behar ditugula-eta, ez denez ba hor nunbait bitxikeria pisu bat? Oro har eta denen buru, ez direnez gutaz...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 03a
Duela 60 urte, Aljeriako gerla bururatzeko keinka hartan izan ziren han gaindi gertakari zinez izigarriak, edo izigarriak baino izigarriagoak ere! Bi aldiz segurik frantsesak elgarri tiroka, zernahi hil eta kolpatu. Emmanuel Macron mintzatu da ezin ahantziak diren gertakari latz horietaz. Ez orduko eztabaida saminak berriz hazi nahiz bainan gertakari ilun horiek salatuz eta bakea gogoan. Batzuk erranik ere "zango-beltz" delakoen bozak bildu nahiz mintzatu dela, egia da ere...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 03a
Ezkerralde hortan, bozkatze berezi bat izan da presidente-bozeri buruz, frango bitxiki muntatua zazpi hautagai baitziren eta horietarik hiru segurik ez ados holako urratsa hola egiteko! Christiane Taubira atera da lehen, Yannick Jadot "berdea" bigarren, Jean-Luc Mélenchon "intsumitua" hirugarren. Eta orain zer gertatuko da? Norbaitek gibelera eginen ote du Taubira laguntzeagatik? Ez aise den hoberenetik! Bera untsa harro dago partida...
Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 03a
"Entzuna izaiteko, Elizak behar du metodoa aldatu". Erranaldi eta izenburu hunekin agertu da azken egun hauetan La Croix egunkarian Jean-Claude Hollerich kardinal luxenburgotarraren elkarrizketa. Katolizismoaren etorkizunaz emaiten du bere ikuspegia gaurko arazo nagusietarik abiatuz: fededunen kopuruaren beheititzea, elizaren papera gizartean, zelibatua, sexualitatea... Frantzisko Aita Sainduaren konfiantzazko gizon hunentzat ez da mezua aldatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016