Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a

Sortu aldaketaren bidean

Bere azken kongresuaren atarian, zerbait aldatzen ari dela Sorturen lerroetan nabari da. Arkaitz Rodriguez koordinatzaileak aitortu du "azken hamar urteetan erakutsi dugu aldaketa nabarmena egon dela gure estrategian". Hitz batez laburbildu genezakealdaketa: pragmatismoa. Badu zenbait denbora jadanik Hegoaldean aipatzen dela ezkerreko koalizio baten osatzea, EAJ gobernutik ala instituzioetatik kanporatzeko hainbertze denbora egonik aginte giderrak eskutan. Sortuk erakundeetan agintea...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a

Frantziako Tourra 2023: Euskal Herriko itzulia?

Berriki aurkeztua izan den Frantziako Tourraren 2023ko edizioak egonaldi frango luzea eginen du Euskal Herrian. Uztailaren lehenean Bilbotik abiatuko da eta lehen etaparen helmuga Bilbon ukanen du, Bizkaiko bideak zeharkatu ondoan.Bigarren etapa Gasteizetik aterako da Donostiara heltzeko. Hirugarrenean Zornotzatik aterako da Irunen gaindi Iparraldera pasatzeko eta Baionan aipatzen da izanen duela helmuga.

...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a

2021ean Hegoaldean: 45.500 lanpostu sortu

Nahiz eta Covid-19aren pandemiak panorama ilundu, Hegoaldeko ekonomiak azken finean egoera baikorra bizi ukan du. Biztanleria aktiboaren inkestaren arabera, ekonomiak 45.500 lanpostu sortu ditu: 36.900 Autonomia Erkidegoan eta 9.000 Nafarroan. Ondorioz, iragan astean, langabezia gutitu da.

...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a

Kalera-info hetsia

Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi du Kalera-info aldizkariaren hestea, bidenabar Kalerakalera.eus webgunea ere zerratuz. Bi argitalpenek terrorismoa goratzen dutela dio auzitegiak, hesteko erabakiaren argudiatzeko

...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a

Lan gatazkak

Hegoaldean ere inflazioaren berpizteak, erosteko ahalmena murriztuz, langileen kexa eta mobilizazioak piztu ditu: Gipuzkoako metalgintzako langileek soldataren %6,5eko emendatzea lortu dute. Halaber Bizkaianemendatze bera lortu dute eraikuntzako langileek.Aldiz Mercedes enpresak langileei, soldaten %10a gutitzea proposatu die hornidura eskasa eta lehengaien garestitzea argudiatuz. Langileek atzera bota dute proposamena.

...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a

Elizaren sexu gehiegikerien ikerketa

Podemos, ERC eta EH Bilduk egin galderari Pedro Sanchez lehen ministroa erantzuteko prest agertu da, diputatuen kongresuan. Eliza katolikoak adingabeei egin sexu erasoak ikertzeko batzordea sortzea galdatu diote. Sozialistak alde agertzen badira, ikerketa batzordea osatuko dute diputatuen kongresuan.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016