Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 17a
Euskal Telebistaren leihotik, igande goizeko euskal mezak arrakasta ederra du: berrogei bat mila ikus-entzule omen aldikal. Hogei parrokia aldizkatzen dira hor, euskal diozesa edo elizbarruti banatik lau, bakoitza hiru igandez segidan, diozesa horiek direlarik Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñekoak, hots Iparralde, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroakoak. Denetan adineko jendea, ez bada xaharra; batzutan haurrak ere hor; arteko guti, gazte gutiago. Harrigarri zait...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du Jon Crespo ETAko presoaren hirugarren gradua, kalean ibiltzen zela, berriz presondegira itzultzea agindu du, biktimei barkamena ez eskatzeagatik. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, epaileak onartu du prokuradorearen helegitea, presoa Basauriko espetxean berriz sartu beharko da.
Crespo 2002an preso sartu zuten, Basauriko espetxean. 2021ean, Espetxe eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren esku gelditu baino lehen, hirugarren graduarekin kanpoan...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Gobernuaren aginduz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin duen txostenean, Nafarroako Eliza katolikoan 52 biktima eta 31 ustezko erasotzaile identifikatu dituzte. Iruñeko Artzapezpikutik jakinarazi dute "baliagarria iruditzen zaiela lana, gizarteak pairatzen duen gaitz larriari amaiera emateko". Bere nahia da "biktimek salaketak ezartzea", aldi berean espero du 1940 eta 1980 artean elizaren rola jendartean aztertzea, hots elizako eskoletan zenbat herritarrek ikasi duten, zenbat apezek...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile guziak bertan behera utzi ondoan, aurten ihauteriak ospatuko direla baieztatu du Olatz Peon Tolosako auzapezak.Ihauterian parte hartzen duten karrosa, konpartsa, txarangek ahal bezanbat ekimen antolatzen saiatuko dira eta taldeak prestatzen hasiak dira.Auzapezak onartu du neurri zenbait errespetatu beharko direla, ez dira ohizko programazio osoarekin eginen. Auzapezak eskatu du ahalaz norberak bere herrian...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Koronabirusaren eraginez hartutako neurri murriztaileen ondorioz debekatuta egonik, sagardotegietan txotxaren denboraldia etorri da. Gipuzkoako sagardotegien elkarteak jakinarazi du jendeak xutik eta upeletik dastatu ahal ukanen dutela. Hala ere azpimarratu dute sagardotegiak leku ttipi eta hetsiak izanez, maskak ibili beharko direla jan-edateko gunean salbu.
...Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) ez du berak ekoizten behar duen energia, 2020koak diren datuen arabera. Autonomia Erkidegoak behar duen energia guziaren hiru laurden petrolioa, horren deribatuak eta gas naturala erabiliz hornitzen da. Petrolio gordinak eta deribatuek kontsumoaren erdia (%44) hornitzen dute eta gas naturalak heren bat (%33,9).
Euskadik behar duen energia elektrikoaren %11,7 inportatu egiten du, kontsumitzen duen guziaren %9,8 energia berriztagarrien bidez ekoitzitakoa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016