Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
Aitzineko astean, Ortzaizeko berri emaileak Piarres Trounday ortzaiztarraren hil berria eman du. Ehorzketetan Lucien Etxezaharretak, Maiatz argitaletxeko arduradunak omendu du. Maiatz elkartearekin Piarres Troundayk 3 liburu agertu ditu: Balitzane (2008), Galerna (2012) eta Amodioaren indarrez (2020). Ondotik Jean-Louis Lakak bertsuak kantatu dizkio, hemen irakurgai direnek.
Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
1875ean sortua, Belokeko frailetxea ez zen errexki eraiki. 5 urteren buruan kanporatuak izan ziren eta berriz itzuli. Zailtasun material handiak izanagatik, fraileen kopurua emendatu zen azkarki.
Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
Bazen, denboran, Dino Buzzatiren nobela ikaragarri bat, gaurko Ukrainako mugetan gertatzen dena ederki ilustratuko lukeena. Tartaroen desertua 1940an publikatu zuen idazle italiarrak: Giovani Drogo soldaduak bizitza pasatzen du izenik ez duen frontera bateko gaztelu batean sekula etorriko ez diren barbaroen aiduru. Vittorio Gassman italiar aktore handiak gatazkaren zain zegoen militarrari eman zion gorputz, eta ez nolanahikoa. Eleberri osoan ez da deus berezirik pasatzen, salbu...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
Urtarrilean euskal preso politikoen sustenguz iragan manifestazioan, bakegileek otsailaren 18ko gomita luzatua zuten. Joan den ostiralean desobedientzia zibilezko ekintza suprefetura aitzinean iragan da. Bake prozesuari segida eman eta indartzeko asmoarekin, gatazkaren ondorioeri konponbide integrala emaiteko xedez, ehunka pertsona bildu dira. Bildu direnek eskatzen dute preso eta iheslari politiko guzien itzulera eta biktima guzien eskubideen ezagupena.
Horietan bereziki bi presoren...
Ba ote dakixu? | 2022ko Otsailaren 24a
1981eko presidente bozak historian egon dira, lehen aldikoz, V. Errepublikan, ezkerrak irabazi baitzuen. Denborarekin, ezkerraren, eta Mitterrand-en, garaipena ezinbesteko bururapen bat bezala ikusi da, ezkerra 23 urtez oposizioan egon baitzen eta aldizkatzea egun batez behar baitzen etorri. Baina, 1980ko urte bukaeran Mitterrand ez zen batere hauteskundeen faboritoa. Alderantziz, azaroko inkesta batean, Giscard d'Estaing presidentearen garaipen errexa aurreikusi zen, kasik %60rekin!
Euskal diaspora | 2022ko Otsailaren 24a
San Frantzisko, Kalifornia. Besta arras polit eta jendetsua, joan den asteburuan San Frantziskon, hiriko Gure Euskal Etxeak edo Basque Cultural Center-ek 40 urte betetzen zituela-eta. Pandemiaren neurriak arindu eta beheititzen ari badira ere, COVIDa ez da oraino joana; horrendako urte hastapenean ez zen gauza segurua otsaileko besta hau eginen zenik, eta ondoren, deliberatu zelarik egitea, inork ez zekien aski jende jinen zen ala ez. Eta pandemia aitzin baino...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016