Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a

"Maixabel" filma sariztatua

Jadanik arrakasta ederra bildua zuen "Maixabel" filmak Goya sarietako hiru eskuratu ditu joan den astean Valentzian ospatu den ekitaldian.

Blanca Portillok emazte aktore hoberenaren saria erdietsi du Maixabel Lasaren rolarentzat. Maria Cerezuela aktore gasteiztarrari emazte aktore berri hoberenaren saria eman diote Maixabel Lasaren alaba gisa egin duen lanarengatik. Urko Olazabalek, berriz, film horretan ETAko kide baten rola betetzeagatik bigarren mailako aktore hoberenaren saria...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a

Euskal presoak

Aitzineko astean Jon Cresporekin gertatu zen bezala, orain Iñigo Gutierrez Algortako euskal presoarentzat erabaki du Auzitegi Nazionalak hirugarren gradutik bigarrenera pasatzea. Ondorioz, berriz presondegira itzuli beharko du. Duela bi aste eman zioten hirugarren gradua eta Euskal Herrira hurbildu zuten, Zaballako Birgizarteratze Zentrora.

Gradu aldaketa salatzeko, elkarretaratzeak egin dira Algortan, Iruñean eta Burlatan, "Etxerako bidean oztoporik ez" lelopean.

...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a

Memoria historikoa

1936 eta 1945 artean demokrazia defendatzeagatik frankismoak fusilatu zituen pertsonen oroimenezko ekitaldia prestatzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora institutua. Horregatik, omenaldian parte hartzeko eta Gogora institutuarekin harremanetan sartzeko deia egin diete hunkituak diren familiei. Omenaldia martxo hondarrean izanen da.

Prestatzen ari duten omenaldi horretan, 1936tik 1945era hil zituzten 2 000ko bat laguni eginen die...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a

590 milioi euro enpresa ttipi eta ertainak laguntzeko

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak enpresa ttipi eta ertainentzat 2022ko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horretan 74 programa daude eta egitasmoak 590 milioiko aurrekontua du. Helburutzat ditu, bertzeak bertze: enpresa teknologikoen sorrera %10 handitzea; industria eta zerbitzuak Barne Produktu Gordinaren %40ra heltzea; elikagaien ekoizpena emendatzea.

Laguntzen %70 baino gehiago I + G + B (Ikerkuntza, Garapena, Berrikuntza) programetara...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a

2.354 urteko presondegi zigorra Josu Urrutikoetxearentzat

Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den azaroan ebatzi zuen Josu Urrutikoetxea epaitzea 1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren kontra ETAk egin zuen atentatuarengatik. Iragan astean jakin da prokuradoreak 2.354 urteko presondegi zigorra galdegiten duela ekintza harengatik.

Akusazio partikularra urrunago joan da oraino: 2.774 urteko kondena galdegiten du. Atentatutik bizirik atera ziren bi lagunek eta Guardia Zibilen Espainiako elkarteak osatzen dute akusazio...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a

Kanpo merkataritza

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak eman dituen azken datuen arabera, 2021ean esportazioak %23 handitu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (2020an baino 4.800 milioi euro gehiago) eta pandemia aitzineko kopuruak gainditu dituzte (180 milioi euro gehiago).

Lurraldeka begiratuz, %31,2ko hazkundea izan dute esportazioek Bizkaian, %19,4koa Araban eta %17,1ekoa Gipuzkoan.

Halaber, inportazioek ere gora egin dute, 2020an baino %34,1 gehiago izan dira.

Esportazio gehienak Frantziara...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016