Euskal diaspora | 2022ko Martxoaren 03a
SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. NABOk Omenaldi Berezia eginen die heldu den asteko larunbatean, martxoaren 12an, Estatu Batuetako bertsularieri. Gure Euskal Etxean izanen da (16:00), han izanen dira Jesus Arriada, Gratien Alfaro, Johnny Curutchet, Jesus Goñi eta Martin Goicoechea. Saioak azalpenak eta aldibereko itzulpena ukanen ditu ingelesera. Aurkezle, Xabi Paya, saioaren prestatzaile Todor Azurtza, eta itzultzaile eta gai-jartzaile Franxoa Bidaurreta eta Joxe Mallea. Euskal...
Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 24a
Koronabirusaren 5. uhainetik ateratzen ari girelarik, Covidaren kontrako neurrien ttipitzea eta txertatze ziurtagiria edo "pass" delakoa altxatzea aipatzen da munduko herri anitzetan, bainan denbora berean beti beharrezkoa den txertatze froga paperaren ukaiteko baldintzak, bereziki epeak, gogortzen ari dira Frantzian. Kontradikzio horrengatik jende anitz galduak eta gero eta gehiago asaldatuak agertzen dira.
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a
Jadanik arrakasta ederra bildua zuen "Maixabel" filmak Goya sarietako hiru eskuratu ditu joan den astean Valentzian ospatu den ekitaldian.
Blanca Portillok emazte aktore hoberenaren saria erdietsi du Maixabel Lasaren rolarentzat. Maria Cerezuela aktore gasteiztarrari emazte aktore berri hoberenaren saria eman diote Maixabel Lasaren alaba gisa egin duen lanarengatik. Urko Olazabalek, berriz, film horretan ETAko kide baten rola betetzeagatik bigarren mailako aktore hoberenaren saria...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a
Aitzineko astean Jon Cresporekin gertatu zen bezala, orain Iñigo Gutierrez Algortako euskal presoarentzat erabaki du Auzitegi Nazionalak hirugarren gradutik bigarrenera pasatzea. Ondorioz, berriz presondegira itzuli beharko du. Duela bi aste eman zioten hirugarren gradua eta Euskal Herrira hurbildu zuten, Zaballako Birgizarteratze Zentrora.
Gradu aldaketa salatzeko, elkarretaratzeak egin dira Algortan, Iruñean eta Burlatan, "Etxerako bidean oztoporik ez" lelopean.
...Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a
1936 eta 1945 artean demokrazia defendatzeagatik frankismoak fusilatu zituen pertsonen oroimenezko ekitaldia prestatzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora institutua. Horregatik, omenaldian parte hartzeko eta Gogora institutuarekin harremanetan sartzeko deia egin diete hunkituak diren familiei. Omenaldia martxo hondarrean izanen da.
Prestatzen ari duten omenaldi horretan, 1936tik 1945era hil zituzten 2 000ko bat laguni eginen die...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak enpresa ttipi eta ertainentzat 2022ko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horretan 74 programa daude eta egitasmoak 590 milioiko aurrekontua du. Helburutzat ditu, bertzeak bertze: enpresa teknologikoen sorrera %10 handitzea; industria eta zerbitzuak Barne Produktu Gordinaren %40ra heltzea; elikagaien ekoizpena emendatzea.
Laguntzen %70 baino gehiago I + G + B (Ikerkuntza, Garapena, Berrikuntza) programetara...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016