Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a

Transmisioa À¢'€'" instalazioa

"Ene etxaldearen transmisioa kausitu: kide edo(ta) arra-hartzailea etxaldean errezibitu" gaiaren inguruan, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak etxalde bisita kolektiboa antolatzen du. Erretreta

hurbiltzen eta etxalde-transmisioaren problematika agertzen denean gogoeta zuzena

eramaiten eta laguntzeko. Bisita hunek erretreta hartu behar duten laborarien eta etxaldea bilatzen dutenen arteko trukatze gunea idekitzen du.

Otsailean iragan behar zen bisita gibelatua izan da,...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a

Belokeko fraidetxea: zuzenketa

Duela bi aste, otsailaren 17ko zenbakiaren lehen orrialdean agertu dauzuegu artikulu bat, Belokeko fraideek beren monasteriotik seroren komentura otsail hondar huntan egin beharra duten aldairaz. Martzel Etxehandi beneditarrak elementu bat makur ekarri dugula jakinarazi dauku. Genion, gaizki ulerturik, Habitat et Humanisme fundazioak Belokeko fraidetxea eta seroretxea erosi zituela. Ez da arras hala. Fraidetxea erosi duela, bai, bere lur eta oihan ontasunekin. Baina...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a

Euskaltzaindiak Frantziako agintariei eskatzen die brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egitea onar dezaten

Frantziako hezkuntza sisteman ari diren ikasleek bi azterketa adierazgarri gainditu behar izaten dituzte. Batetik, brebeta, kolegioan hondarreko ikasturtea bukatu ostean eta bertzetik, baxoa, hiru urte irauten duen bigarren hezkuntzako zikloa bukatzean, ikasleen ibilbide akademikoa biziki baldintzatzen duen azterketa. Azkena berebizikoa da ikasleentzat, bereziki, goi mailako ikasketak egin nahi dituzten gazteen geroan.

2017. urtera arte, brebeta euskaraz egiteko...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a

Hiltegietan kabalen hiltzeko neurrien ondorioa

Laborariek berriki jakin dute departamenduko zerbitzu sanitarioek (DDPP) neurri berria plantan

ezarri dutela Mauleko eta Donibane Garaziko hiltegietan. Neurri berri horrek, laborariek kabalak hiltegira eramaiten dituztelarik, behiek ez dituzte 70 zentimetro baino gehiagoko adarrak ukan behar (punta batetik bestera), ardiek 30 zentimetro eta ahuntzek goratasunean 80 zentimetro.

Ondorioz hazleek nahi baldin badute beren kabalak onartuak izan daitezen, adarrak moztu...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a

bertsu: HARGAITZEKO HARROBIA...

Nafarroako Bera aldean

"Hargaitzeko harrobia",

Mendigorriren oinetan dago

Betikoz oroigarria:

Francoren gerra garaian tiroz

Hil zituztenen hilarria...

Euskal Herrian non ez ote da

Halakoen hilerria!

Gerra garaian, oi zenbat aldiz

Salbaikeriz salbaikeri,

Ez ote da ba botereduna

Lurralde hontan ibili...

Ezin sinetsia ere bada

Zerk zemaion nahi hori...

Ez bekio berriz holakorik

Gerta gure...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a

EPELONDO: BILBO

Gustatzen zait beti, autobusez Bilbora heltzea. Termibus berri-berria eraiki dute San Mames estadioaren auzoan eta ibilbide intermodalak han bilbatzen dira, bihotz handi baten muinean bezala. Horko kaietan Bizkaiko metropoliko biztanleak isurtzen dira, oinez edo lasterka, metroa huts eginen dutela beldurrez. Edo tranbia, aire argira ateratzean. Hiri handietan, denbora da materializatzen, jende bakoitzaren gorputzetan, izpirituetan, molekuletan. Denbora eta espazioaren hunkimena. Liburu bat...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016