Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a

Itsas bazterretik: Nahiera eguna

Otsailaren 11n, ostegunez, bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezia antolatua izan da kolegioan.

Mailaka eta talde ttipika, protokoloa errespetatuz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, egun osoan. Bi orduko bi tailer goizean eta arratsaldean berdin.

Hala nola:

- Seigarrenentzat: erlaxazio ariketak, filosofatzen, kantatzera goaz, sukaldaritza eta artea, ihauterietako pertsonaiak, krosa eta serigrafia.

- Bosgarrenentzat: estatistikak eskubaloian,...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a

Haziak Loratzen: Lurra etxebizitza arazo larria

Egoitzen eta lurren prezioak gora ari dira gero eta gehiago Euskal Herrian. Azken aste eta hilabeteetan, egunkari eta astekariak ireki, irratiak piztu eta ez dugu besterik entzuten. Hala nola, Bidarten, Donibane Lohizunen, Arbonan, Baigorrin, Aiziritzen, Izturitzen, Irisarrin, Aiherran... eta Ahatsan

Arazoa molde anitzetan gertatzen da: laborantza lurrak ttipitzen ari dira, eraikigarri bilakatzen ez dakigu xuxen zertarako, lur eraikigarriak erosi eta urte batzuen ondotik doblean salduz...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a

Haziak Mintzo: Egüberriko opari ejerra

Egüberri kari, gela bakotxeko haurrek apaindüra bat prestatü düe.

Ama eskolako haurrek punpulak sortü dütüe izeia apaintzeko.

Aldiz, CP-CE1ekoek aingürü bat egin dütüe eta CE2-CM1ekoek kantatzen düan gizontto bat.

Horren egiteko, gure eskü ttipiak baliatü dütügü: tindatze, margotze, pikatze eta kolatze!

Ez da beti errex izan: adibidez, CE2 eta CM1eko haurrek nekeziak üken dütüe gizonttoaren bürükoa egiteko... Bena denek lortü düe! Motibazione...

Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 03a

Presidente bozen historia: 1988 (5/10)

François Mitterrand Errepublikako presidentearen eta Jacques Chirac lehen ministroaren arteko buruz buruka zen 1988ko presidente bozetan nagusitu. Lehen aldikoz V. Errepublikan, hauteskundeak kohabitazio testuinguruan iragan ziren. 1986an, eskuinak diputatu bozak irabazi zituen eta presidenteak Jacques Chirac, eskuinaren eta oposizioaren buruzagia, hautatu zuen lehen ministro gisa. Tentsioak izigarri azkarrak izango ziren bi urtez eta oraino presidente bozen kanpainan.

Euskal diaspora | 2022ko Martxoaren 03a

Omenaldia AEko Bertsolarieri, aita Jean Michel 'Mike' Lastiri pausatu da

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. NABOk Omenaldi Berezia eginen die heldu den asteko larunbatean, martxoaren 12an, Estatu Batuetako bertsularieri. Gure Euskal Etxean izanen da (16:00), han izanen dira Jesus Arriada, Gratien Alfaro, Johnny Curutchet, Jesus Goñi eta Martin Goicoechea. Saioak azalpenak eta aldibereko itzulpena ukanen ditu ingelesera. Aurkezle, Xabi Paya, saioaren prestatzaile Todor Azurtza, eta itzultzaile eta gai-jartzaile Franxoa Bidaurreta eta Joxe Mallea. Euskal...

Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 24a

Txertatze ziurtagiria zalantzan

Koronabirusaren 5. uhainetik ateratzen ari girelarik, Covidaren kontrako neurrien ttipitzea eta txertatze ziurtagiria edo "pass" delakoa altxatzea aipatzen da munduko herri anitzetan, bainan denbora berean beti beharrezkoa den txertatze froga paperaren ukaiteko baldintzak, bereziki epeak, gogortzen ari dira Frantzian. Kontradikzio horrengatik jende anitz galduak eta gero eta gehiago asaldatuak agertzen dira.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016