Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
Irri ariketa
Badakizu gizaki orok irri egiten duela, hizkuntza guzietan. Ez deritzozu sendagairik onena dela irri egiteari?
Asma dezagun gramatika ariketa baten bidez, zer erremedio ordezka liezaiokeen gutariko bakoitzari irri egiteak.
- Ni... lagunaren aitzinean rataplau erori nintzen; bera bizar petik irriz eta ondotik irri-karkailaka... Ni bi minutuz kexu, eta gero harekin irri zaflaka ari: ez nuen gehiago minik... Arnika edo Tigre gantzugailuz...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
Otsailaren 9an, asteazken goizez, "Hiki Mihi Klik" ipuin kontaketa ekarrarazia izan da kolegioko IDZtara, gabonetako animazioa ezeztatua izan baitzen.
Bi aldiz, Eleka konpainiako Jokin Irungaray eta Kattalin Sallaberryk eman dute haien emanaldia seigarreneko ikasleen aitzinean: 6A - 6Bkoendako lehen orduan eta 6D - 6E ikasleentzat hirugarren orduan.
Euskara zaindu batean, idatzitako zazpi ipuin hauek belarrietako gozamena izan dira. Pertsonaia ugari dira istorio ezberdin hauetan,...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
Eskolako azken eguna Eguberriko bakantza aitzin, eskolara zakurik gabe jin ginen. Eskolako haur guziek elkartzeko beharra sentitzen ginuen. Beraz andereñoek desafio bat proposatu ziguten: eguerdiko bazkaria kozinatzea Eguberriko besta giroan urtea bukatzeko.
Gure helburua betetzeko, eskolako ikasleak hiru taldetan partekatuak ginen. Gela bakoitzak helburu bat bazuen: ama eskolakoak desertaz okupatu behar ziren, CP eta CE1-koak sartzez eta guk CE2 eta CM-koek plater nagusia prestatu...
Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 17a
Interbev, Inaporc, Anvol, LDC, Terrana, Coop de France... deitzen dira, laborantza industriako elikagai talde handiak dira. Haragiaren jatea neurtu behar dela aipatzen den garaian, Greenpeacek haragiaren industriaren lobbyen inguruan txostena agertu berri du. Federazio horiek eragina zabala dutela salatzen du, izan bizitza publikoan edo(ta) pribatuan.
Ikerketa egiteko, Greenpeacek Bizitza Publikoaren Gardentasunerako Goi Agintaritzaren (HATVP) datuak aztertu ditu, egitura hunen ardura...
Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 17a
Zapatak, jantziak... eta zakuak Txileko Atacama basamortuko dunetan metatzen dira. Atacama basamortua hego Ozeano Pazifiko eta Andetako sumendien erdialdeko eremuaren artean kokatua da, planetako eskualde lehorrenetakoa da. Okre sable dunek paisaia osatzen badute, urtero panorama horri 39.000 tona ehungintza gehitzen zaizkio.
Urtero, 59.000 tona arropa baino gehiago heltzen dira Iquiqueko portura, Santiagotik 1.800 km-tan. Lehentasunezko aduana-zergak dituen merkataritza-gune horretan,...
Mundu zabalean | 2022ko Otsailaren 17a
"One Ocean Summit" deitu gailurra, ozeanoen babesari eskainitako nazioarteko topaketa da, otsailaren 9tik 11 arte Bretainian iragan da. Gobernuz Kanpoko Erakundeak, zientzialariak, finantzatzaileak, enpresak eta politikariak gomitatuak ziren. Ozeanoak klima erregulatzaile duen rola betetzen ahalko duen aipagai zen. Anbizio handiko gailurra, baina programaren xehetasunak argiak ez izanez, elkarte anitz damutu dira gai batzuk ez tratatuak izaiteaz, bereziki arrantza industrialarena....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016