Han eta Hemen | 2020eko Martxoaren 12a

IKASBIDE metodoa

IKASBIDE%20metodoa

Ikas, AEK eta EEP-k (Euskararen Erakunde Publikoa), presentatu dute IKASBIDE metodoa. Ikas eta AEKren arteko lan amankomun hunen bidez publikatu dituzte 5 liburu, 2022an 6. alea da plazaratua izanen. Liburu bakoitzak 100 oreneko ikasgaiak biltzen ditu, euskara ikasten ari diren maila desberdinetako jendeeri zuzendua. Aurkezpenean euskararen ordezkariek zioten Iparraldean baliagarri baldin bada, diasporan ere erabilia dela bereziki Euskal Etxeetan. IKASBIDE metodoak helburua du ahal bezain laster euskaraz komunikatzeko gaitasuna ukaitea. Europako Erreferentzia Markoan oinarrituak diren euskarri argi eta pratikoak eskaintzen ditu. Formakuntza hasi aitzin, ikasleeri, AEKk maila-froga bat eginarazten die, horren arabera bakoitzak bere ikas-prozesua eskuetan ukanen du. Ikas zentroak, hogei urte hauetan AEKrekin partaidetzan dena, lan hunen osatzeaz gain, bere ikasmaterialgintzako argitaletxean aurkitzen ahalko da. IKASen webgunean telekargatzen ahal dena dohainik. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) diru-laguntza ekarri du proiektu hunen eramaiteko, egitura hunek finkatu bideetarik. Liburu hauek orain aipatu elkarteetan atzemaiten ahalko dira, bai eta Elkar liburutegian eta supermerkatu batzutan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/03/12

Itsas Bazterretik: Ihaute! Ihaute!

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20Bazterretik:%20Ihaute!%20Ihaute!
Otsailaren 20an, azken eguna eta azken arratsaldea... eta nola?! Ihauteriak ospatu ditugu kolegioan. Bazkaltzeko garaian, ikasleak mozorrotu dira nahi zuten bezala! Gaia librea zen aurten. Denetarik bazen: pikatxuak, pijamez beztituak, super heroinak, Harry Potter familia, erleak, muttikoak neskaz, errugbilariak, la casa de papel, zientifiko eroak, arbol bat, mari gorriak, M&M'S-ak, "chic" ikasleak, kirolariak... eta radar bat hor genuen ere bai!! Ikasleek prestatutako Zanpantzarinaren auzia entzun dugu. Eta nola! Zenbat gertakari leporatuak izan zaikio Zanpantzarinari! Koronabirusa epidemia, Australia eta Amazonian iragan diren suteak, Kobe Bryanen helikopteroaren istripua, G7a. Kolegioan gertatzen direnak ere bai: argindarraren moztea, alarma, pisontzien egoera, ebaluaketen emaitzak, irakasleek emandako hitzak... eta beste anitz ere! Ez du hitzik hartzeko eskubiderik izan ere. Auzi egileek publikoarekin batera kondenatu dute....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/03/12

Haziak Loratzen: Elurra

Miren B. Baionako AEK Gau Eskola B2/C1 maila

Haziak%20Loratzen:%20Elurra
Jakina da kostaldean bizi garenok ez gaudela ohituta neguko hotz handiarekin. Hala ere noizbehinka elurra agertzen zaigu eta orduan gauza guziak hankaz gora doaz. Oroitzen naiz nola ume nintzenean egun batean, Gabonetako oporrak pasa eta gero, eskolara joateko jeikitzekotan nengoela, Ama logelara etorri zitzaidan urduri: "Elurra ari du!". Batbatean ohetik salto egin nuen eta leihotik behatzen hasi nintzen. Benetan agertzen zitzaidan pasaia harrigarria zen. Dena zuriz estalita zegoen, baratzea, zuhaitzak, kanpoko harmailak. Bidean autoek utzitako gurbilen arrastoak nekuskien. Gosaldu ondoren anaia eta biok ondo babesturik beroki eta bufandarekin, Amaren eskutik eskolarako bidea hartu genuen. Etxetik hurbil zegoenez, nahiz eta denbora gehiago behar izan horra heltzeko, arribatu ginen! Ez zen ordurako ikasle asko bildu, baina hotzagatik maisuek geletan sartzeko erran ziguten. Goizeko pausan talde bat elurrezko panpina egiten hasi zen, eta beste hainbat...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/03/12

Eusko Ikaskuntzak "Gazte Agoran"

Mugaz gaindiko foroak, parte hartzeko deia egin du. Eusko Ikaskuntzak bultzatutako proiektua Akitania Berriko Euroeskualdean kokatzen da, eta Euskadiko eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluek bai eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) parte hartzen dute. Ekimenak errealitateak, kezkak eta lehentasunak partekatzeko eztabaida gune bat eskaintzen du, helburu berdinak identifikatu eta garatzeko. Heldu den larunbatean, martxoaren 14an, Baionan, Eusko Ikaskuntzaren bulegoan, Ipar Euskal Herriko gazteak bilduko dira antolatua den Gazte Foroan. Etorkizunari begira dituzten helburu berdinen inguruan gogoetatuko dute, iritziak kontrastatuz, diagnostikoak lortzeko. Ekimena "Gazte Lankidetzarako Sareak" proiektuaren baitan kokatzen da 16 eta 35 urte bitarteko gazteen arteko mugaz gaindiko lankidetza sareak sortzea du helburu. Foroa martxoaren 14an iraganen da (10:00-14:00), eta jorratuko diren gaiak hauek izanen dira: hezkuntza formala eta informala, gobernantza...

Irakurri segida

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016