Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2020eko Martxoaren 12a

Bidarrai

Bidarrai

Sortze À¢'€'" Ezpada kartiereko Axola Gabeko Stéphanie eta Sébastien Bachacouk ongi-etorria egin diote beren lehen haurrari, mutiko bat, Ellande, martxoaren 1ean sortua. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari. Mus À¢'€'" Euskal Herriko Mus Federazioak antolatzen duen xapelgoa aitzina doa, zazpi probintzietako muslarien artean. Lurraldetako finalak jokatu dira duela guti, Baxenafarroaren kondukoak Lasan. Eskualde huntatik 18 pare sailkatu dira Araban, Gopegi herrian, martxoaren 14an jokatuko den Euskal Herri osoko finalerako, tartean bi bidarraitar: Peio Urrizaga eta Jean-Pierre Bidondo. Hauek Noblianean jokatu den lehiaketatik ateraiak ziren. Bikote huni suerte hoberena desiratzen diogu. Mintzaldi À¢'€'" Pantxika Prat kinesiologoak antolaturik, mintzaldi-eztabaida bat iraganen da martxoaren 21ean, trinket gibeleko Arrume gelan. Gaia: "Mari jainkosa ezagutu". Bi hizlari izanen dira: Adelise Lapier eta Lesakako Myriam, biak idazleak eta aspaldiko gauza sakratuetan adituak. Hitzaldien ondotik publikoarekin eztabaida. Larunbat arratsaldez finkatua da hitzordua (15:00-18:30). Parte hartze librea. Tokiak haatik aitzinetik atxiki behar dira, sms bat bidaliz 0647076412 zenbakira. Klima eta ekologia À¢'€'" "Bizi" mugimenduak, herriko bozen karietara eta lurraldearen itxuraldatze ekologikoa gogoan, martxa bat antolatua zuen joan den astean Mauletik Baionaraino. Martxa hori Bidarraitik pasatu du asteazkenean, arrastirian mahai-inguru bat ere antolatua zela, Arrume gelan, hondakinen gaiaren inguruan. Berrogoi lagun nunbaitan dira bildu oren bat eterdiko mintzaldi-eztabaida interesgarri horrentzat. Bizi mugimenduko Xabier Harluxetek kudeatu du bilkura. Bi hitzaldi izan dira. Garazi aldeko Avenir/Geroa elkarteko Claire Vincent eta Stéphanie Mariacciak presentatu dute bidean duten birziklategi proiektua, Irulegin egin laitekeena: gauza andeatuak (tresna, jantzi, joko, baxera, muble ttipi eta bertze) errekuperatu, antolatu eta saldu. Baiona aldeko Patricia Bonneau, aldiz, "Les carrioles vertes" proiektuaz da mintzatu: bizikletarekin, karreatzen duen orgaxka batean, inguruko jatetxe eta baratzezainen bio-hondakinak bildu, ongarriztatu eta saldu. Tokian tokika zernahi iniziatiba ttipi ereman ditekeela zioten parte-hartzaileek, ekonomia zirkularra fagoratuz eta enpleguak sortuz. Atsegingarria À¢'€'" Emazteen eguna arrunt atseginezkoa suertatu zaiote, larunbatean, kosmetika tailerrean parte hartu duten 22 laguneri eta Barberaeneko 30 bat afaltiarreri. Pilota À¢'€'" Gure eskualdeko haur pilotarien lehiaketaren finalak jokatu dira gure herriko trinketean, martxoaren 1ean, igande goizez, Zaharrer Segi batasunak eta Jo Pilota elkarteak antolaturik. Huna emaitzak. Buruz buruka, B mailan: Jon Galant 20, Eneko Durruty 14; A mailan: Nathan Larcheveque 20, Alexandre Munos 05. Binaka, Xitoak B: Mikel Eyherart eta Peio Dutarret 20, Ricardo Ferreira eta Itoiz Urrizaga 07; Xitoak A: Antton Harriet eta Eneko Golofit 25, Aritz Irigaray eta Mattin Monaco 15. Plaza gizon saria, aldiz, eskuratu du Iñaki Urrizak. Giro biziki onean iragan dira finalak, jendalde pollitaren aitzinean. Ondotik, Jo Pilotak hurrupaldia eskaini du han ziren guzieri, geroxeago bazkari gozagarri bat ere zerbitzatua zitzailea han gelditu diren bazkaltiarreri.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016