Txileren ezagutza, konferenzia
asteartean
Larreko kulturgunean aurkitzen
ahalko da Hego-Ameriketako
herrialde hunek sortzen dituen
kontrasteen inguruko konferentzia,
"Muturretako Poesia" izendatua.
Mendilerro altuak ikus
ahala, bi ozeano bortitzen topagunea,
Cap Horn lurmurturrean
bururatzen da Txileren erremua.
Iparraldean, Atakama basamortu
idorrena 1.000 kilometrotan, hegoaldean
aldiz fiordak, hormaguneak
anitz ezezagunak, mendebaldean
ozeano Pazifikoa arraintsu
basati eta oldartsua eta ekialdean
azkenik Andetako mendi
xoragarriak. Irudi hauek ikusten
ahalko dira dokumental baten
bidez, baita azalduak konferentzia
moldean. Martxoaren 17an
(18:30) iraganen da, Kultur eta
Ondare elkartea eta Herriko-
Etxeko kultur sailak antolaturik, 2
orenen iraupena, erreserbak 7€,
Euskal-Herriko turismo bulegoetan
baita lekuan bertan.
Antigone antzerkia martxoaren
19an
Hemen ere Larreko antzokiaren
oholtzan ariko dira "Théâtre des
Chimères" taldeak sortzen dituen
aktore apartakoak. Sophoclek
sorturiko Antigone tragedi ospetsua,
birpentsatua da "Antigone
à corps perdus" izendapean,
hunekin azpimarratu nahi ditu
gaurko demokraziaren ahuleziak
baita agintzaleen eta populazioaren
arteko harremanen haustura.
Ostegunean (20:30), programatua
da oren bat eta laurdenez,
"Théâtre des Chimères" delarik
antolatzaile lanetan. Erreserbak,
izendatua billetweb sarean baita
lekuan bertan, 14 urtez goitikoeri
zabaldua da, prezio osoa 10€,
prezio apaldua 8€ (baldintzapean).
Otsaileko sortze eta heriotzeak
Bi sortze seinalatuak zauzku joan
den hilabetean: Solann Ezcurdia
Maldagorra bizitegian eta Jonas
Carcaud Artziringo auzoan.
Uros bizi ditela eta zorionak
hauen burasoeri.
Heriotzeen aldetik: Dumont
Jean-Pierre 72 urte, Rodriguez
Juan Francisco 75 urte eta De
Duranona Joseba 63 urterekin.
Hunkituak diren familieri dolumin
bizienak.
Iragan Ihauteriak
Egunaldi txarrak jendetza ttipiagoa
ekarri du herriko karrika nagusira,
halere ekitaldi gehienak iragan
dira giro on batean. San Pantzarren
auzian, herriko bozak aipatu
gabe ezinezkoa zen eta epaimahaiaren
erretzeko kondena bete
da denen atseginetan. Txapela
merezi du antolatze lanetan aritu
diren gazte andana dinamika
horrek, baitakite besta giro alaia
sortzen beren inguruan.
"Super loto"
Lion's Club elkarteak antolatzen
du Ibarrun Inharrian "Super Loto"
bat, martxoaren 13an (20:30).
Haatik etxaldea idekia izanen da
18:30etan, bertan jan eta edateko
manera eskainia da, sortuko diren
irabaziak elkartearen obra sozialeri
joanen dira. Sari ederren mentura
dago.
Zirikolatzen besta
Zirikolatzen besta handiari buruz
martxoaren 20 eta 21ean iraganen
dena, iduri luke ostiraleko ikusgarria
(12€) eta biharamuneko afariarendako
(20€) leku batzuk libro
direla. Gure ohituren zaindari den
elkarte hunek euskal dantza eta
musikaren bitartez merezi baitu
parte hartze handi bat.
Pilota solas
Palantxako Euskal-Herriko final
handiak ginituen martxoaren 1ean
Gantxiki trinketean, hauetan barne
gure neska bikotea Elorri Borda
eta Magali Comet. Haatik aitzinean
bazuten gailur baten iduriko ekipa
Amaia Etcheleku eta Maritxu Chapelet-
Housset. Herriko trinketean
aritzeak ez dakote fagore eman,
halere partida parekatua izan da
emaitzaren arabera 15-10 eta 15-
13.
Txaloak zueri eta nork daki bertze
batean gauzak ez diren itzuliko
zuen alde?
Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko
pilotari profesionalen arteko partida bat
segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea.
Beren txapelketa nagusiko hamalau
partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat
finalerdietara joaiteko txartela hil
ala biziko partida batean da trenkatu, hori
dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita
kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun
atera, vale espainol hitzetik heldu delarik
bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale
ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala
irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala
bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz
Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan
ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"-
ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori
gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz
zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan,
ez baitut hori gaurko mamia. Herriko
bozak ditut gogoan.
Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri
huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...