Herriz Herri - Aldude (NB) | 2020eko Martxoaren 12a

Aldude

Aldude

Herriko bozak Alduden Bizi zerrenda aitzineko kargualdiaren segidan sartzen da, jadanik abiatu proiektuen bururat eramaiteko eta bidean direnak eta sortzekoak bultzatzeko. Gure ekipa puxka bat arraberrituak, 7 gizon eta 4 emaztez osatua, nahi du engaiatu aldudar guzien zerbitzurako, eta eraman proiektu indartsuak, serioski eta hurbiletik muntatuak, Herri Elkargo berrian integratuz. Konpetentzia desberdinak dauzka ekipa hunek, batzuen esperientzia herri baten kudeaketan, besteen ideia eta dinamika berri batekin elkartuz. Denen lokarria: herriaren zerbitzurako izaitea, konfiantza eta idekidura izpiritu batekin eta herritarren parte hartzearekin. Denak eguneroko Aldudeko bizian inplikatzen gira sare desberdinetan: ekonomia, kultura, kirol, elkarte desberdin... Konduak arras sanoak dira Herriko Etxean, beraz ukaiten ahal da konfiantza denak elkartuz, urratsez- urrats geroa prestatzeko. Alduden Bizi zerrenda: ARRETCHE Gilbert, CARDENAU Jean-Michel, CHABAY Christiane, HARISPE Bertrand, HARISPE Xabi, HUALDE Marie- Jo, LAXAGUE Beñat, LAXAGUE Xavier, LURO Jean Pierre, MONLONG Geneviève, ZUBILLAGA Magali.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016