Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

Kexu!

J-B D

Igandean, emazteen eskubideak gogoan, zernahi manifestaldi izan da eskuin eta ezker. Parisen, 60.000 lagun ibili dira karrikaz-karrika beren aldarrikapenak oroitaraziz. Emazteek anitz berexkuntza jasaiten dutela oraino ere. Lekuka bazterrak bezperatik hasiak ziren kexatzen. Kaxketadunak ere zainen gainean dudarik gabe, zalaparta eta tirabirak ere izan dira, untsa gogoetagarri baita.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2020/03/12

Menstu girea?

Xipri Arbelbide

Ez da besterik aipu, goizetik arrats berri sail guziak hasten dira Txinako sukarrarekin. Bai, Baionan ere norbait bada ospitalean. Uf! Ez gira besteak ez bezalakoak! Bainan, nunbaiteko nahigabea! Etxen sartu da! Zer domaia! Beharrik, 3 hil ere baditugu. Hegoaldean egia erran, bainan abertzaleak urrunerat ikus ez ditzaketentzat ere, Hegoaldea Euskal Herrian sartzen da oraikoan. Eri bat, 89 urtetan hiltzea, zer uste duzue dela? Baionako farmazia bihi batetan ez da gehiago maskarik gelditzen. Nahiz deusetarako ez duen balio sukar honen kontra. Ikaragarriko izurritea heldu zaikula sendiarazten daukute denek. Panika sortzen ari da. Irrisa, kontserbu eta horrelako, harrapaka saltzen dira, inkas eta denak etxe barnean gakatuak egoiterat kondenatuak bagine. Bizkitartean, 250/500.000 hil egiten ditu gripak urte oroz munduan barna, 10.000 Frantzian berean. Batzutan biziki gehiago. Hamabost hiletan gira Txinako griparekin Frantzia osoarentzat. Eta...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/03/12

Arrangura handiak

J-B D

Arrangura%20handiak
Eta arrangura handiak beti hor, eta frango luzaz hor izanen ere hain segur, koronabirus gaitzarekin. Gaitz horrek joak badira orain mila baino gehiago eta joan den igandekotzat baziren hemeretzi hil, gehienak egia erran jadanik eri zirenak bestalde. Oise eta Haut- Rhin bi departamenduetan, gaitza gehiago sartua izanki-eta, neurri berezi zonbait hartuak dituzte, hala nola bi astez eskola eta haurtzaindegiak zerratuak dauden. Gobernua erne dabila, hala iduri du segurik, joan den astean ginion bezala, hurbiletik segituz gorabehera guziak. Olivier Véran osasun-ministroak badu nun josta. Holako sail baten kudeatzea ez bide da gauza erretxa!...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/03/12

88 aldiz!

J-B D

Nahitez, legebiltzarrean izan diren eztabaida horiekin, anitz aipaldi badu 49-3 delako horrek. Badu urteak eta urteak anitzek gaitzesten dutela, demokraziaren kontrako joko txar bat dela! Beste frango alde, kasu berezi batzutan gobernuaren lana errexten duela. Gobernuak berak azpimarratzen du legezkoa dela. Eta bai, legezkoa da, hain da legezkoa nun bere izena bera lege-nagusitik baitauka. Dugun lege-nagusia bozkatua izan zen 1958an. Geroztik, gobernu gehienek baliatu dute 49-3 horrek emaiten dioten errextasuna. Orotarat 88 aldiz baliatua izana da. Behinere baliatu ez duten gobernuburuetan, Lionel Jospin sozialista eta François Fillon eskuindarra. Gehienik baliatu zuena -28 aldiz alabainan!- Michel Rocard. 2008an lege-nagusiari hunkialdi bat eman zen eta aipatu zen 49-3 horren ezabatzea, alde bat kentzea beraz lege-nagusitik. Denen buru, etzuten hori hola egin bainan muga bat ezarri. Orain gobernuak ez du baliatzen ahal urtean aldi batez baizik....

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/03/12

Eta orai?

J-B D

Gutien ustean entzuten da hor gaindi, eta irakurtzen ere, erretretak gogoan moldatu legegaia onartua izan dela. Gisa batez egia da bainan onarpen hori ez da aparantziarik ere aski legea martxan ezartzeko. Deputatuek dute onartu lege-nagusiko 49-3 delakoari esker, gobernuak erabakirik 49-3 hortaz behar zela baliatu. Legegaia ez onartua izaiteko deputatuek beharko zuten dei berezi bat bozkatu, gehiengo osoa bilduko zuena, gutienez beraz 289 boz, bainan etzen holakorik aise gertatzen ahal eta ez da ere gertatu! Denen buru, deputatuek ez dute dei bat aztertu, biga jin zaizkiote bat bestearen ondotik. Eskuinekoenak 148 boz ukan ditu, ezkerraldekoenak 9. Biziki urrun delako 289 heietarik. Dei horiek eztabaidatu direlarik, Edouard Philippe gobernuburua bixi bixia mintzatu da. Erran du ezinbestean duela gobernuak baliatu 49-3 hori, ezkertiar hautetsi batzuk saltsa sobera nahasten zutelakotz, zernahi denbora alferretan galaraziz. Bestalde azpimarratu ere du...

Irakurri segida

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016