"Ez da bakerik barkamenik
gabe",
Irène Villak hain ederki zion bezala
Sud Ouest kasetan, 2006ko abenduaren
2an. Irène Villa, 1991n,
ETAren atentatu baten ondotik
mutilatua izan zena.
Esaldi zoragarri horrentzat, Irène
Villak BAKEAren nobel saria merezi
luke. Nobel sari hau merezi
duten bezala Euskal Herriko Bake
Artisauek. Macron jaunak eta
haren gobernamenduak noblezia
eta bihotz berotasunarekin joka
lezakete presoen hurbiltzeaz gain,
euskal preso politikoen eta besten
amnistia bozkatzen balute.
Ekintza gaitzesgarria eta bortitzak
egin badituzte, haien herriaren
maitasunez izan da, atxikimendu
azkarra dute sorterriarentzat. Jakin
behar da herra eta aiherkunde sentimenduek
bihotza gogortzen eta
iluntzen dutela. Militante, botere
publiko eta segurtasun indarren
artean den herra murru hau, puskatu
behar liteke, elgar ulertu daitezen,
barkamenaren zorionean.
Herra den lekuan, maitasuna
eman dezagun.
Hutsa den lekuan, egia erran dezagun.
Ilunpean, argia erakuts dezagun.
Dena aldatzen ahal da barkatzen
dugularik!
Guk, euskaldunek, maitasunean,
bakean, elkartasunean, justizian
eta barkamenean oinarritua den
gizarte berri baten antolatzeko
iniziatiba hartu behar dugu.
Ideologia, erligio, arraza, lanbide,
muga eta beste guzien gainetik,
"Lurra" deitu espazio ontzi baten
bidaiariak baigara. Zoragarria
bainan Unibertsoaren neurrigabetasunaren
mailan, ñimiñoa den
ontzia. Dena egin behar dugu ez
dadin hondatu.