Euskal urtea Tokion, Paranako euskal urtebetetze eta Los Banoseko musa eta besta
CARACAS, VENEZUELA.
70 urte bete dira Caracaseko
Eusko Etxearen eraikina estreinatu
zutenetik. Etxe dotorea da,
ikusgarria erraiten ahal dugu,
handia, euskal estilokoa eta
hastapenean eta luzaroan argindarra
bezala izan zen munduko
euskal etxeetan, euskal
etxe indartsua, anitz euskaldun
eta euskal familiaren biltoki,
euskararen, euskal kulturaren
eta euskal politika abertzalearen
lantoki eta hedaleku. Izan
ere, Hego Euskal Herrian frankismoaren
urte beltzenak zirenean
estreinatu zen, 1950eko
martxoan, andana bat euskal
familia errefuxiatu Venezuelara
iheslari helduak zirelarik, familia
haien sustengu eta engaiamendu
azkarrari esker, erakunde
ekimentsu eta bizia, Diaspora
osoan Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren
sustengu nagusi eta
laguntzaile aparta. Tenore eta
garai zailenetan, Venezuelako
euskal diaspora, euskalgintzaren
eta erbesteko euskal erakundeen
zutarri eta babesle
hautua izan zen, eta Euskal Herria
zorretan geratu zen betirako
Caracasen eta herrialde osoan
sortuko ziren euskal etxeekin
eta ororen buru euskal familia
eta euskaldunekin.
Lehenengo lehendakari Jose
Antonio Agirre ere bertaratu
zen. Estreinaldian izan zirenek
erran zuten hitzez azaltzen
batere erreza ez dela han bizi
ukan zutena, giroa, jendartea,
izpiritu eta partaidetza. Frankismoaren
urte beltzen tunelean,
argi poxi bat ekarri zuen.
Egun bere urrezko urteak joan
dira eta Venezuelako gizarteak
ere beste mementu bat bizi du.
Hiriburuko El Paraiso deitua
den auzoak aspaldi utzi zion
paradisu izateari eta bere baitan
pilotalekuak, igerilekua, instalazio
ederrak dituen Eusko Etxea
nekez sartua da XXI. mendean,
familia arrunt gutiagoz, baina
hauek aitzina egiteko delibero
eta engaiamendu azkarraren
jabe, gauzak aise ez badira ere.
Duela bi urte 22 urteko Ibane
Azpiritxaga mutiko gaztea hautatu
zuten Eusko Etxea kudeatzen
duen taldeko lehendakari
eta aurtengo otsailaren 29an
berretsi egin dute. Eusko Etxea,
egungo Venezuelan, oinarrizko
gizarte zerbitzuak ematen
entseatzen
da bere bazkideeri.
Faktore frango dute kontra, baina
heien aitama eta aitatxi-amatxik
markatu zuten bidea atxiki
nahi dute, heien oinordeko duin
eta leial izan nahi dute.
SAN FRANTZISKO. Helduen
astean San Franziskotik mintzatuko
gira, NABOk hiriko Gure
Euskal Etxean Ipar Ameriketako
euskal bertsulariei eginen dien
'Omenaldi Berezi'tik, Gratien
Alfaro, Jexux Arriada, Johnny
Curutchet, Martin Goicoechea
eta Jexux Goñik saria jasoko
dutelarik.
Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko
pilotari profesionalen arteko partida bat
segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea.
Beren txapelketa nagusiko hamalau
partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat
finalerdietara joaiteko txartela hil
ala biziko partida batean da trenkatu, hori
dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita
kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun
atera, vale espainol hitzetik heldu delarik
bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale
ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala
irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala
bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz
Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan
ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"-
ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori
gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz
zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan,
ez baitut hori gaurko mamia. Herriko
bozak ditut gogoan.
Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri
huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...