Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2020eko Martxoaren 12a

Izturitze

Hauteskundeak Heldu den igandean beharrak diren herriko bozetan "Izturitze elgarrekin" zerrenda bakarra zaiku aurkezten. Jean-Michel Donapetry auzapezak eta beste hautetsiek ere lekua utzirik, salbu biek, zerrenda kasik osoki berritua zaiku beraz abiatzen. Hemendik goiti 15 hautetsi izanen dira, 500 biztanlez goiti baigira orain herrian. - Camou Frédéric (Artizarra), Haran Gilles (Amestoia), Legarto Virginie oraiko hautetsia (Zepuru auzoa), Durruty André (Puttuenea), Etchegoyen Nathalie (Marexaldea), Lacroix Ludovic (Oiertea), Lohiague Monique (Jaimetegia), Barneche Gérard (Ongi Etorri), Male Dit Cazot Karine oraiko hautetsia (Jaimetegi auzoa), Donapetry Sylvain (Mendiburua), Rochais Manon (Hirixka), Carceller José Maria (Zepuru auzoa), Lelorec Nickie (Karabindea), Mimiague Eric (Zepuru auzoa), Gourgues Myriam (Argijolasa). Zazpi emazte eta zortzi gizon hauek herriaren onetan lan egiteko nahikari handia dutela jakinarazten dute, egun hauetan, etxez-etxe ibiliz. Martxoaren 14an bertsu afaria Arberoa ikastolako burasoek antolatzen duten gertakari hau Aiherrako gaztetxean iraganen da larunbat arrats huntan. Aimar Karrika, Aitor Sarriegi eta Nerea Ibarzabal bertsulari biziki onen entzuteko parada zauku eskainia, giro goxoan erran gabe doa. Afariarentzat deitu otoi aski goiz 06 37 79 67 93rat.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016