Beranta pixka batekin baldin
bada ere horra 2019ko urtean
herrian iragan diren sortze, heriotze
eta ezkontzak.
Sortzeak: Haïden Joseph Christian
Jonathan Alexandre Lasaga
; Maïka Sallaberry; Jone
Amorena; Léo Rémy Alfrédo
Candido Henriques; Lyana
Fabienne Florence Olasagarre;
Eneka Maialen Recalde; Antton
André Cara.
Heriotzeak: Pierre Etcheto;
Maitexa Curutchet; Paul Guy
Ducastaing; Jean Bellecave;
Txomin Urrutia; Pierre Duhart
eta Paul Jacques Brichet.
Ezkontzak: Sévrine, Suzy Chikli
eta Paul Lasaga.
Herriko Etxe berriaren
estreinaldia
Joan den larunbat eguerditan
bazen mugimendu Hodi Aldean,
nola ez Herriko Etxe berriaren
estreinaldia izanez. Adin guzietako
herritarrak hurbilduak ziren,
1834an eraikia izen zen etxe
hortako obra berriak begiratzen.
Lehenik Blaise Martin Makiza
herriko apezak Herriko Etxea
benedikatu du eta ondotik Lucien
Betbeder auzapezak hitza
hartu du. Lehenik eskertu ditu lanean
arizan diren ofiziale guziak,
bai eta obrak segitu dituzten
hautetsiak. Ondotik egoitza berria
zenbat kosta den aipamena
egin du, jakinez diru laguntzak
Departamendutik, Eskualdetik
eta Euskal Elkargotik eskuratu
dituztela. Estatuak ere hitzemana
du, baina mementoan berririk
ez dute.
Estreinaldia bururatu da hurrup
eta klik batekin.
Obrak ez dira bururatuak, orain
Ikastola eta Posta ere hor plantatuak
izanen baitira.
Herriko bozak
Orain den kontseiluak ez du segituko,
lekua utzi du ekipa berri
bati, horra alfabetikoki presentatzen
diren hautagaien zerrenda:
Amorena Jérôme (41 urte), Belchit
Jean-Bernard (50 urte), Bellecave
Aurélie (28 urte), Damestoy
Hervé (43), Dermit Florence
(48), Elisseiry Daniel (40 urte),
Elizagoyen Marie-Claude (51
urte), Errecart Jean-Claude (53
urte), Etchepare Martin (63 urte),
Idieder Hélène (39 urte), Jaurena
Jean-Roch (42 urte), Laborde
Marie-José (52 urte), Larrea
Marie-Claude (55 urte), Pochelu
Sandra (25 urte), Robine
Christian (69 urte).
Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko
pilotari profesionalen arteko partida bat
segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea.
Beren txapelketa nagusiko hamalau
partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat
finalerdietara joaiteko txartela hil
ala biziko partida batean da trenkatu, hori
dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita
kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun
atera, vale espainol hitzetik heldu delarik
bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale
ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala
irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala
bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz
Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan
ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"-
ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori
gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz
zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan,
ez baitut hori gaurko mamia. Herriko
bozak ditut gogoan.
Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri
huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...