Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2020eko Martxoaren 12a

Ortzaize

Ortzaize

Herriko bozak Bi zerrenda aurkezten dira igandeko herriko bozentzat. Alde batetik Martin Elgue oraiko auzapezarena, 10 gizon eta 5 emaztez osatua, parte handiz berritua. Bestalde Jean-Marc Oçafrain bere lagunekin ausartatu dira aurkeztera, "Ausartu" deitu duten zerrendarekin; hau 6 emazte eta 9 gizonez osatua da. Ez dugu oraino berdinketarik gizon/ emazteen artean. Huna zoin ditugun igandean hautatu behar ditugunak: Oraiko auzapezarekin abiatzen diren hautagaiak: Martin Elgue, Danielle Bidart, Vincent Biscay, Patxi Camino, Mirentxu Eche- verria, Marielle Errotaberea- Chauvin, Ramuntxo Etcheverry- Bortheiry, Mattin Falxa, Christine Gascué, Xavier Guiroy, Henri Jauriberry, Andoni Lafuente, Roger Oillarburu, Philippe Oxoteguy, Irène Videgain. "Ausartu" taldearen hautagaiak: Jean-Marc Oçafrain, Elorri Ayçaguer, Elena Casiriain, Corinne Chamalbide, Peio Dachaguer, Odile Falxa, Iñaki Goicoechea, Antton Héguy, Claudine Idiart, François Iñarra, Jean-Claude Iriart, Ramuntxo Jorajuria, Xantxo Lekumberry, Jean-François Mateo, Élodie Perusansena.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016