Ihauteriak
Gan den asteburuan genituen,
larunbatean denbora txarra
izanki, bainan hala ere gazteria
ibili da auzoetan etxez-etxe.
Igandean haurrek eta helduek,
denak mozorrotuak egin dituzte
plazan gauza politak, musikarien
soinu ederrekin, ondotik
Zanpantzar erre dute alegrantzian.
Bazen jende asko, plaza
ongi betea zen, denbora ere
ederra zen, iduzkitsua,
aurtengoak
ere pasatu dira beti bezala
umore onean.
Abisu:
- Martxoaren 15ean bozak ditugu,
Herriko Etxea zabalduaizanen da egun hortan (8:00-
18:00). Bozkatzeko zuekin behar
duzue bozetako karta bai eta
ere beharrezkoa nortasuna ageria.
Bertzalde Lizarrieta lepoko
Lizarrieta jatetxeak jakinarazten
du egun hortan bazkaria 30€tan
emanen duela, menua: aperitifa,
onddo omeleta, herriko bildoski
errea, gasna pastizarekin, arno
eta kafea, aitzinetik eskerrak
ematen dituzte Stephane eta
Sylviek.
- Martxoaren 22an igandez urte
guziz bezala "Eskuen Lana" taldeak
antolatzen ditu dendaritza
lanak Lur Berri gelan (10:00-
18:00) sarrera urririk.
Kirolak
Pilota trinketean buruz buruka
3. maila: Calvet Daniel Abarratiaren
kontra. Haroçarene Arnaud
irabazdun 40-32 miarriztarren
kontra. Artekoak: Sansinena Xanti
galtzaile 40-16 Mauleren kontra.
Elizalde Lauran galtzaile 40-39
Oztibartarrak-
en kontra. Pasaka
Lemoine kopa lehen maila:
Etchegaray Patrick À¢'€'" Pery Nicolas
Senpereren kontra. Tinketean
palantxan 3. mailan: Indaburu
Gaelle À¢'€'" Arotzarena Amaia galtzaile
40-32 Urruñarrak-en kontra.
Jauregui Maia À¢'€'" Blanco Oihana
Societe Nautiqueren kontra. Gazteak:
Etxeberri Pacheco Manex
À¢'€'" Zuttion Maylis galtzaile 40-34
Airetik-en kontra. Gaztetxoak:
Mounho Maika À¢'€'" Etcheverry Ascarraga
Elena irabazdun 40-13
Itsasuarren kontra. Frantziako
Union Basque batasunean:
Gaztetxoak: Etxeberri Pacheco
Manex À¢'€'" Zozaya Eñaut Airetik-en
kontra. Kimuak: Belleret Milan À¢'€'"
Goyeneche Ellande Uhaldearen
kontra. Umetxoak: Alduntzin Kaiet
À¢'€'" Berasategui Unai Endaiarrak-en
kontra. Marin Imaz Eneko À¢'€'" Vella
Barneix Mani Mauleren kontra.
Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko
pilotari profesionalen arteko partida bat
segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea.
Beren txapelketa nagusiko hamalau
partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat
finalerdietara joaiteko txartela hil
ala biziko partida batean da trenkatu, hori
dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita
kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun
atera, vale espainol hitzetik heldu delarik
bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale
ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala
irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala
bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz
Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan
ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"-
ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori
gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz
zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan,
ez baitut hori gaurko mamia. Herriko
bozak ditut gogoan.
Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri
huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...