Hauteskundeetan aurkezten den
''Ustaritz Avenir'' zerrendak, Dominique
Lesbats auzapez ohia buru,
biltzar publikoak segitzen ditu.
Gaur arte ez zen bera kontseiluan,
bere aldeko bi ordezkari ziren
oposizioan. Egitaraua osatua du.
Hirigintzan dio makur handiak
direla eginak gaurko gehiengoarenganik.
Lehen lana, xuxendu
behar direla dio. Herriko Etxea
Lapurdi zentroan finkatzea helburuetan
du, Gaztelondoa utziz
elkarte batzuen egoitza bezala.
Gaztelua (Herriko Etxe zaharra),
obrak eginik bilaka ditake erakusketa
zentro bat eta museo bat nahi
du hor egin: artoarena. Arruntzan
Musugorrikoborda gunea (gaurko
gehiengoak natura eta laborantzari
itzuli duena) nahi du berriz ezarri
etxegintzarako. Merkatu estali
bat, Lapurdiko aparkalekuan eta
supermerkatu berri baten eraikitzea
Arruntzan ditu gogoko, bainan
dionaz ez du horrentzat lur
eremurik. Herriko bideen berritzen
segitzea dio beharretan direlako.
Ikastetxeen sailean Idekia eskola
handitzea, eta Heraitzen eskola
berri bat eraikitzea asmotan ditu,
jantegietan bio ekoizpenak gehiago
sartzea. Elkarteentzat ikusten
du Etxehasia gelaren handitzea,
Kiroletan ezker pareta eta trinketari
segurtasun gehiago emaitea,
suhiltzaileen egoitza tokiz aldatzea,
Xopolon eraikuntzak mantentzea,
jostagune berriak sortzea, Etxeparea
gunean, tenis jokatzeko zelai
estaliak eta agorespazio bat (kirol
anitzekoa) eraikitzea. Laborariak
laguntzeko merkatuan salmententzat
tokia urririk uztea proposatzen
du eta baserri esperimantal bati
buruz hausnarketak segitzea. Beharrezko
ere ikusten du numeriko
pantail batzuen tokian ezartzea
herriko berrientzat. Senidetza, euskara
eta euskal kultura guti aipatu
dira. Finantzari buruz izan ditu galdeak
erantzun konkreturik ekarri
gabe. Herriak, nahiz ttipitzen ari,
oraino zorrak baditu. Uztaritzeko
biztanle kopurua emendatzen
bada dio tokiko zergatik dirua sar
laikeela, doi bat emendatu behar
badira ere. Diru egoerak mana
dezake egitarau horren burutzea.
Geroak erranen.
Euskal herriaren metamorfosia
''Bizi'' kolektiboak antolaturik Euskal
Herriaren metamorfosiari buruz
itun baten izenpetze bat izan da
joan den ortzegun gauean Lapurdin.
Ipar Euskal Herri osotik bildu
dira hautetsi eta hautetsi-gai lerro
bat, gehienak Baxe Nafarroa eta
Lapurditik. Mauletik abiaturik Uztaritzen
gaindi eta Baionan bukatu
den martxa baten egitarauan sartzen
zen gaualdi hori. Helburua:
hautetsi gaieri geroari buruz kontzientzia
harraraztea ekologia eta
klimaren aldaketaz, lekukotasun
gogoetagarriak entzun direla. Hor
beharra ere zen FR3 telebistako
Audrey Pulvar andere kasetaria
bainan treinaren arazo batengatik
ez da etorri ahal izan. Haren lekukotasun
berezia irakurria izan da.
Orohar 70ez goiti ziren zerrenden
ordezkariak izenpetu dutena.
Uztaritzeri doakionez lau zerrendetarik
hiruk izenpetu dute. Jan
edari batzuen inguruan segitu da
gaualdia.
Biltzar nagusi
Arruntzan finkatua den ''Hegalaldia''
elkarteak bere biltzar nagusia
zuen otsailaren 29an Lapurdin.
Iragan urtean 20 urte bete ditu,
325 kiderekin, baditu gaur egun 4
langile eta beste 3 kontratupean.
Elkarteak deraman lana da ugaztun
ttipi batzuen, bainan bereziki
hegaztien artatzea kolpatuak biltzen
dituztelarik, jende batzuk ekar
dezazketenak edo jakinean berak
bila joanez. Hegaztietan gehien
bat harrapariak dituzte artatzen:
arrano,
sai edo huntzak; ugaztunetan
gehien bat sagarroiak, urtxintxak,
andderederrak eta azkonak
(zergatik ez). Animale kolpatuen
kopurua beti handituz doala diote
gizarteak egiten dituen kalteengatik:
poluzio, pozoin, zepo, ihizi eta
abar... Arta tokia handitzeko zailtasunak
ukaiten dituzte administrazio
aldetik eta ere diru laguntzen
aldetik. Aurtengo egitasmoetan
ditu sentsibilizazio eta hezkuntza
kanpainak segitzea, ikastetxetan
hitzaldiak egitea eta pedagogi baratze
baten sorkuntza. Baldintzen
eta diru laguntzen arabera segituko
dutela aitortu dute.
Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko
pilotari profesionalen arteko partida bat
segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea.
Beren txapelketa nagusiko hamalau
partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat
finalerdietara joaiteko txartela hil
ala biziko partida batean da trenkatu, hori
dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita
kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun
atera, vale espainol hitzetik heldu delarik
bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale
ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala
irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala
bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz
Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan
ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"-
ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori
gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz
zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan,
ez baitut hori gaurko mamia. Herriko
bozak ditut gogoan.
Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri
huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...