Herriz Herri - Biarritz (L) | 2020eko Martxoaren 12a

Miarritze

Miarritze

Antzerkia Bi Harriz Lau Xori festibalaren karietara, "Atx teatro" taldeak eskainiko du "Kaskarot" obra, Le Colisée gelan (18:00). Gartxot Unsain Letonak idatzia, Iñaki Ziarrustak zuzendua, Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez eta Gartxot Unsain Letonak antzeztua. Kaskarot antzerkiak Aner mutikoaren istorioa du kondatzen, haurtzarotik nerabetasunaren arteko harat-hunatak. Beldurra du ez besteak bezala izaitea eta bere bidearen atzemaiteko zailtasunak ditu. Aner bizi da irudimenezko jendarte batean, nun dantza debekatua den. Alta dantza maite du, ezin du hori gabe egin... horrek arazo larriak sortzen dizkio. Antzezlan hunek gaur-egungo tragediarik handiena aipatzen du: nola ibiltzen giren etengabe gure buruak definitzen... besteen parean jartzen. Eta nola gure funtsa, irudimena, errebeldia ahanzten ditugun, beti ere mundu leun honen alde. Erreserbak: biarritz-culture.com webgunean edo lekuan bertan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016