Hetsi dituzte ikastetxeak Bizkaian,
Gipuzkoan, Nafarroan eta
Araban. Hamabost egunerako
hartu dute erabakia. Ikastetxeetako
langileak beren ohiko ordutegian
ariko dira lanean, eta
material didaktikoa prestatu eta
ahal den neurrian ikasleen esku
jarri beharko dute, etxetik ikasten
jarrai dezaten. Irakaskuntzan
eragiteaz harago, ikustekoa da
orain nola eragiten duten neurri
horiek beste sektoreetan, haurren
gurasoek orain arte inoiz
izan ez den egoera bati egin
beharko baitiote aurre. Milaka
dira Euskal Herrian haurrekin
zer egin erabaki beharko duten
familiak. Oporraldi garaietan
ohikoa izaten da gurasoek lan
egiten duten bitartean aitatxiamatxien
esku uztea haurren
zaintza, baina koronabirusak
adineko pertsonetan izaten du
eragin gehien, eta horrek zalantzak
sortzen ditu erabakia hartzeko
garaian.
Gu ere bai izeneko ekimena eta
agiria aurkeztu dituzte euskal
kirolariek Bilbon, San Mames
kirol-zelaian, euskal selekzioek
nazioartean parte hartzea
aldarrikatzeko.
750 kirolari baino gehiagok
sustengatu dute manifestua eta
heldu den udaberrian gai horren
inguruan antolatuko diren ekitaldiak
babestuko dituzte, "euskal
selekzioen eta kirolaren aldekoak
izanen direlako".
Yaser Hamed (Leioa, Bizkaia,
1997) futbolariak irakurri du agiria,
bertze kirolarien izenean.
Ekimena eta testua sustengatu
dituzten kirolariek, beren aldetik,
adierazi dute segur direla euskal
selekzioaren aldeko aldarrikapenari
bide ematen segitu behar
dela: "Gizarte demokratiko
batean gaude, eta horrek esan
nahi du 600 kirolarik Euskal Selekzioa
nazioarteko lehiaketetan
defendatzearekin amets egiten
badugu, horretarako ez litzatekeela
arazorik egon beharko".
Euskal Herrian azken aldi hauetan
gertatzen diren kirol ekitaldi
garrantzitsu batzuk ere aipatu
dituzte, ohartaraziz hauek...
Aurten martxoaren 8a igandea
izanez, mugimendu feministak
ez du grebarik egin. Hala ere,
milaka emaztek Euskal Herriko
hiri eta herri desberdinetako karrikak
bete dituzte, borroka feminista
defendatzeko eta "beste
gizarte eta ekoizpen eredu" bat
aldarrikatzeko. Besta giroan,
musika, dantza eta hainbat pankartekin
iragan dira ekitaldiak.
Pankartetan ikus zitezkeen prostituzioaren
abolizioa eta matxismoak
hil dituen emazteak oroitzeko
apailatuak zirenak. Halaber,
emazteentzat karrika eta
gau segurak galdegin dituzte,
bai eta faxisten susperraldiaren
kontrako oihuak egin ere....
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio
Soziologikoen Kabineteak
hauteskundeei buruzko aurreikuspenak
argitaratu ditu. Hauen
arabera, gaur egun Eusko Jaurlaritza
sustengatzen duten bi alderdiek
goiti indar hartuko dute
apirilaren 5eko bozetan. Orain
baino legebiltzarkide bat gehiago
eskura dezake EAJk, eta hiru
gehiago PSE-EEk. Gisa horretan,
41 legebiltzarkide lituzke
gobernuak, gehiengo absolutua
ukaiteko behar direnak baino
hiru gehiago. Jeltzaleak irabazle
lirateke Araban, Bizkaian eta
Gipuzkoan.
Oposizioko indar nagusia den
EH Bilduk ere bere boz kopurua
emendatzen ikus lezake.
Hemezortzi legebiltzarkide
izan ditu 2016-2020 legealdian,
eta iragarpenen arabera,
hemeretzi eskura ditzake
heldu diren hauteskundeetan.
Elkarrekin Podemosentzat eta
PP+Ciudadanosentzat, haatik,
egoera ez litzateke hain baikorra:
ezkerreko koalizioa 11
legebiltzarkidetarik zortzira jaits
liteke, eta eskuinekoa bederatzitik
zazpira. Voxek ez luke ordezkaririk
erdietsiko....
Astelehen Lilak elkarte feministak
eskuratu du Berdinna 2020
saria, Maria Chivite Nafarroako
Gobernuko lehendakariaren
eskutik. Berdintasunaren alde
eta genero indarkeriaren kontra
egin duen lanarengatik saristatua
izan da elkartea. Hau 2007an
sortu zen eta geroztik emazteei
laguntza juridikoa emateaz, psikologoak
eskaintzeaz eta indarkeria
matxistaren ondorioak
agerian ezartzeaz arduratu da.
Nafarroako Jauregiko areto
nagusian ospatu da ekitaldia
martxoaren 4an. Han izan dira,
bertzeak bertze, Parlamentuko
presidentea, Espainiako Gobernuak
Nafarroan duen ordezkaria,
herri defendatzailea eta
talde parlamentario guzietako
ordezkariak....
Fernando Grande-Marlaska
Espainiako Gobernuko Barne
ministroak bilkura egin du AVT
biktimen elkartearekin, eta erran
dio ez dutela aldaketarik eginen
espetxe politikan. Euskal
presoen hurbiltze prozesuan,
kasuak banazka aztertuko
omen dituzte. Beren kondena
bukatzen
ari direnak kontutan
hartuko dituzte lekualdaketak
egiteko, eta edozein gisaz, legedia
betez emanen dituzte urratsak.
Espainiako Espetxe Araudiak
dio presoak bere sorterritik
hurbilen dagoen presondegian
egon behar duela.
Ministroak duela urtea erran
zuen ETA desegin ondoan
urruntze
politikak ez duela
zentzurik. Hala ere, gobernuak
ez du politika hori aldatu, azkeneko
urte eta erdian 30 preso
hurbildurik ere. Mementoan,
198 euskal preso daude Espainiako
Estatuan.
Bestalde, euskal presoei egiten
zaizkien harrera ekitaldiei buruz,
Barne Ministroak erran du "omenaldiak"
debekatzeko tresna legal
eta politiko guziak erabiliko
dituztela, ETAren biktimak ez
"umiliatzeko"....
Badu orain hilabetea baino
gehiago Bizkaiko Zaldibar herrian
lur litatze handia izan zela,
herri horretan kokatua zen hondakindegia
lehertu ondoan.
Geroztik desagertuak dauden bi
langileak ez dituzte oraino aurkitu.
Martxoaren 12 honetarako
protesta ekitaldia antolatu du
Zaldibar Argitu! plataforma herrikoiak.
ELA, LAB, ESK,Steilas, HIRU eta
Etxalde sindikatuek mobilizazio
horri beren sustengua agertu
diote. Sindikatuek azpimarratu
dute arduradunek ezbeharra
deiturik ere, Verter Reciclingen
kudeaketa desegokiaren, Eusko
Jaurlaritzaren kontrol faltaren
eta ekoizpen eta kontsumo ereduaren
gogoeta ezaren ondorioa
dela otsailaren 6ko gertakaria....
Soziolinguistikari buruzko master
bat plantan emanen du
Euskal Herriko Unibertsitateak
heldu den irailean, izenburu
hau izanen duena: Euskararen
jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-
praktikak XXI. mendean.
EHUko Euskara Institutuaren
ardurapean sortu dute Eusko
Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
Sailburuordeak sustaturik.
Euskalgintzan aritzeko langileak
prestatzea dute xede, profesionalak
eskas direla uste baitute.
Bi urte beharko dira master hau
prestatzeko.
Martxan ezartzeko urrats gehienak
emanak dira jadanik. Ebaluazio
guziak gainditu ditu masterrak,
eta azken onarpen formala
baizik ez du falta. Oraingo
ustez, apirileko batzarrean eskuratuko
du baiezkoa.
Lau zati izanen ditu masterrak.
Lehen zatia erakunde publikoei
buruzkoa da: soziolinguistikari
buruzko oinarriak landuko
dituzte, euskararen bilakaerari
buruzko azterketak eta administrazioan
euskara sustatzeko
proiektuen kudeaketa irakatsiko
dituzte. Bigarrenean eremu
ez-formala landuko dute:...
Apirilaren 5eko hauteskundeetan
lehiatuko diren alderdien
izenak Euskal Autonomia Erkidegoko
Aldizkari Ofizialean
agertu berri dira. Orotara hamazazpi
alderdi politiko aurkeztu
dira. Hona zein diren herrialde
bakoitzeko talde hautagaiak:
Araban: EAJ, PSE-EE, PACMA,
Ongi Etorri, EH Bildu, Aulki
Zuriak, Equo-Berdeak, Vox,
Foruzaleak, Libres Por Euskadi,
Bidezko Mundurantz,
PP+Ciudadanos, Elkarrekin
Podemos, Recortes Cero-Solidaria-
Berdeak.
Bizkaian: EAJ, PSE-EE, Libres
Por Euskadi, Aulki Zuriak,
PACMA, Foruzaleak, EH Bildu,
Euskadiko Langileen Alderdi
Komunista (ELAK), Equo-Berdeak,
Vox, Bidezko Mundurantz,
PP+Ciudadanos, Alderdi Humanista,
Elkarrekin Podemos,
Recortes Cero-Solidaria-Berdeak.
Gipuzkoan: EH Bildu, EAJ,
PSE-EE, PACMA, Libres Por
Euskadi, Aulki Zuriak, Bidezko
Mundurantz, Equo-Berdeak,
Vox, PP+Ciudadanos, Union
Cristiano Democrata Española,
Elkarrekin Podemos, Recortes
Cero-Solidaria-Berdeak.
Mementoan, EAJk, EH Bilduk,
Elkarrekin...
Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko
pilotari profesionalen arteko partida bat
segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea.
Beren txapelketa nagusiko hamalau
partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat
finalerdietara joaiteko txartela hil
ala biziko partida batean da trenkatu, hori
dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita
kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun
atera, vale espainol hitzetik heldu delarik
bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale
ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala
irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala
bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz
Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan
ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"-
ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori
gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz
zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan,
ez baitut hori gaurko mamia. Herriko
bozak ditut gogoan.
Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri
huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...