Herriz Herri - Heleta (NB) | 2020eko Martxoaren 12a

Heleta

Heleta

Primaderako feria Izena primaderarena, aroa mementoan izaitekotz negu aire, nahiz ikusi ukana dugun feria horren egunean elurra. Beraz martxo hunen 21 eta 22an ditugu. Lehen egunean, ibiakoitzean, zaldi eta behiak. Igandean, 22an, migen lehiaketa handia, handia izanen da zeren 125 baitira jin beharrak. Nafarroa eta Gipuzkoatik baziren 18 jitekoak, dakigun arazoengatik ezeztatuak izan dira. Hamargarren urtemuga huntan izanen da zer ikus, kopurua beti hobetuz baitoa. Izanen da ere Markel ikusteko parada Parisen gaindi ibilirik, bigarren sariarekin itzuli zaukuna, Jean-Philippe Etcheverryren zezen guziz ederra. Bai eta ere bidaia bera egin duen Jocouren beskoiztar behi aratxeduna. Bururatzeko berri ona, aroa zinez primaderakoa izanen dugula. Ongi etorri oroeri, bildoski paregabea jaten ahalko duzue! Mezak: Ibiakoitzean, Armendaritzen (17:00). Igandean, Landibarre Martinen (9:00) eta Heletan (10:30). Oroitu ere bozkatu behar dela!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016