Aldatu entrepresa mintegiak, bakarka
eta bakotxa bere xokoan
artzeko ordez, langile orori idekia
den gune bat sortu du. Coworking
gunea deitzen dute hori, hots,
elkar lanerako gunea, lantoki
moderno konektatu bat, elgarrekilako
lana eta loturak sortzeko
aproposa. Autopistatik hurbil,
Miarritzeko aireportutik eta Baionatik
ere, abantail handia baita
hori. Hamar bat coworker biltzeko
helburua du Aldatuk eta segurki,
beharrez laguntzeko prest da.
Zerbait gehiago jakiteko 05 59
70 28 89 edo accueil@aldatu.org
egin behar da.
Azpeitia À¢'€'" Iruñea
Hara, aurten, bost etapatan Azpeitiako
Lagun Onak mendizale
taldeak egin nahi duena. Lehen
etapak 24km egiten ditu eta
Azpeitiatik Tolosara doa. Hazparneko
lagunek ere joan nahi dute
ibilaldi hortan parte hartzera eta
hortarako hara heiekin joan nahi
duenari emaiten dioten hitzordua:
martxoaren 14an, 6ak eta 10etan,
Harana plazan elkartzea; hortik
autoak partikatuz, Azpeitiako
bidea hartuko da. Hango Herriko
Etxe aitzinetik abiatuko da ibilaldia
eta lauetan arribatuko Tolosan.
Ondotik, bidea gibelera eginik,
arratseko zazpiak aldera helduko
dira Hazparnera. Tolosatik
Azpeitiara itzultzeko autobusa eta
hameketakoak ukaiteko gisan,
bakotxak 15€ pagatu behar du.
Antolaketa errexteko izena eman
martxoaren 12an berantenaz
ondoko gunera idatziz: txoria.
gunea@gmail.com
Iparraldeko Orkestra
Euskal Herrian egiten duen turnada
batean sartzen da Iparraldeko
Orkestraren musikaldi hau: martxoaren
15ean, igande arratsaldez
(15:00) Hazparneko elizan.
Emmanuel Coppey bibolin jolea
eta Natanael Ferreira biola jolea,
bakarlari gisa arituko dira Iparraldeko
Orkestrarekin batera, ganbara
musikako taldean. Mozarten
Sinfonia Konzertante ezaguna interpretatuko
dute. Konpositoreak
abilki nahasten ditu bibolina eta
biolaren tinbrea. Musikariek, garai
desberdinetako aireak emanez,
barrokotik eta klasikotik pasatuz,
XX. mendera eramanen dute
entzulea. Mozart, Haydn, Webern
eta Bartok-en musikak emanak
izanen dira.
Sartzea 15€ da eta kitorik 22 urtez
pekoentzat.
Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko
pilotari profesionalen arteko partida bat
segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea.
Beren txapelketa nagusiko hamalau
partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat
finalerdietara joaiteko txartela hil
ala biziko partida batean da trenkatu, hori
dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita
kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun
atera, vale espainol hitzetik heldu delarik
bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale
ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala
irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala
bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz
Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan
ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"-
ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori
gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz
zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan,
ez baitut hori gaurko mamia. Herriko
bozak ditut gogoan.
Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri
huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...