Janari biltzea
Urte guziez bezala sasoin huntan,
"MC BAB Sud Landes" elkarteak
janari biltzea antolatzen du martxoaren
14 ibiakoitzez, Bihotzeko
Ostatuen alde. Joan den larunbatean
saltegi handietan egina, aldi
huntan, Angelutik abiatuz Senpere,
Ezpeleta, Uztaritze, Baigorri,
Bidaxune, Hiriburun gaindi, berrehun
bat motoristak Euskal Herria
zeharkatuko dute bilketa horren
egiteko. Gure eskuzabaltasunari
dei egina zauku beraz ekintza
hortan parte hartzeko. Galdeginak
direnak dira janari galkor ez
direnak, pote ttipiak, haur oihal,
xatar, produktu higienikoak... Larunbat
huntan goizeko 11:30etan
Spar Oronos saltegian geldituko
dira gure eskaintzen hartzeko.
Nonbrean parte har dezagun,
anitz beharrean daudelakoan.
Kontzertu
Martxoaren 15ean, igandez
(16:00) elizan kantu kontzertua
eskainia zauku. Bi emazte talde
entzunen ditugu, Baiona aldetik
heldu den Buhaminak Maialen
Errotabeherek kudeatzen duen
taldea eta Garazi aldetik heldu den
Kanatxantxak taldea. Sartzea urririk
da.
Bertsu afaria
Martxoaren 14an (21:00), ibiakoitzez
iraganen da bertsu afari
hau Bixentainean. Parte hartuko
duten bertsulariak dira: Elixabet
Etxandi eta Amets Arzalluz.
Afaria 20€tan da eta 18€
kideentzat.
Parte hartzeko deitu:
06 77 06 08 43
Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko
pilotari profesionalen arteko partida bat
segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea.
Beren txapelketa nagusiko hamalau
partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat
finalerdietara joaiteko txartela hil
ala biziko partida batean da trenkatu, hori
dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita
kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun
atera, vale espainol hitzetik heldu delarik
bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale
ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala
irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala
bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz
Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan
ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"-
ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori
gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz
zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan,
ez baitut hori gaurko mamia. Herriko
bozak ditut gogoan.
Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri
huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...