Kostaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Igandean, Herriko Bozak

Igandean da beraz herriko bozen lehen igandea. Beharrez, ondoko zortzian bigarrena. Herri gehienetan bi itzuli izanen direla, nehork ez du duda handirik. Gure Kostaldean, Biriatun da auzia lehen igandean trenkatuko, bi zerrenda izanki buruz-buru. Donibane Lohizunen, lau hautagai zerrenda izanikan ere, batzuk diote auzapezarenak partida irabazten ahal lukeela, gutiz bada gutiz, lehen bozaldian berean. Anitzen ustez haatik bigarren bozaldi bat beharko da. Egia erran, nehork ez daki zonbat boz bilduko dituen Manuel de Lara buru duen zerrendak. Batzuk arrunt apal ikusten dute, beste batzuk arras gora. Igandean ikusi behar. Ziburun, bost zerrenda plantatuak dira zoin-gehiagoka. Hor ere, parioak libro pilota partidetan bezala! Urruñan hiru zerrenda eta Hendaian lau. Bi herri horietan ere bigarren igandean eginen da harat- -hunata. Denetan, arras plantan badoa kanpaina, ez ahal da azken egunetan saminduko. Sare soziala deitzen duten hortan dira denik ere kalapita edo mokokaldi samurrenak. Oro har, herri gehienetan, arrangura berak agertzen dira, nola hobeki begiratu hiribarnea, nola emenda autoen aparkatzeko errextasunak. Hiri bakoitx badira ere nahitez gai bereziak. Donibanen konparazione, tirabira handienak dira portu hegi hortan egitekoak diren obra horietaz. Aparkaleku handi baten hor lurpez egitea egoki den ala ez. Ziburun, joan den astean ja azpimarratzen ginuen bezala, noiz nahi aipatzen da besteak beste Iturri-Baita etxe hori, inguruan duen eremuarekin, saldu behar den ala ez, eta ez bada saltzen zertan nola baliatu behar den.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/03/12

Untsa berritze baliosa

Luzaz zinegela bat izan da Getarian. Duela hogoi urte zerratu zen. Eta horra nun berriz ideki duten, obra asko akulaturik. Sail berri bat, laguntzaile askori esker abiatua. Zinegela guzietan bezala filmak ikusten ahal dira segur bainan besterik ere bada. Alde batetik filmen ondotik konparazione, artetan izanen dira bilkurak bakoitxak gai berari buruz bere ikusmoldearen agertzeko. Bestetik, Getari-Enea etxe hori izan behar da kulturgune asurti bat, herriko elkarteekin eskuz-esku lan egiteko, bilkura, taller, erakusketa eta gaineratiko. Indar berezi bat nahi dute egin ere gazteak hor ibiltzeko, gazte horien ekarpenak munta handia badukeela geroari buruz...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/03/12

Haize eta haize!

Lehen ere izan dira holakoak bainan azken egun horietako eguraldi hitsak sesitu ditu bazterrak! Bospasei egunez segidan, gaitzeko euritea, gutien ustean alimaleko uharrak! Artetan babazuza edo txingorra! Eremu guziak urez hantuak! Euri edo ez euri, ikaragarriko haizea, jendea airean joan nahi! Zokoan, aste berean, hiru aldiz joiten zuela orenean 130 kilometro egiteraino, handienean helduz 134 kilometrotarat! Hiru galerna aste berean, artetan zonbait ortzi itsusirekin, anitz da! Lehenik Karine, gero Myriam eta azkenik Norberto! Makur ttipi frango eskuin eta ezker bainan aise handiagoak ere izaiten ahalko ziren. Bi uharren artean, iguzkialdi pollitak ere ba, aro goxo batekin, eta istanteko berriz haize hotza, ez baita harritzeko jende anitz egon baita marranta!...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/03/12

Hendaian, gero eta gehiago euskaraz!

Hendaian_%20gero%20eta%20gehiago%20euskaraz!
Hendaian, aurten ere, hamekagarren urtea segidan, euskararen hilabetea da martxoan. Egitarau aberats batekin, hitzordu asko eta asko. Aste huntan berean konparazione, ortzegun huntan, martxoak 12, kantaldi arraro bat Variétés gelan, omenduz Iparragirre bertsulari zena, Inbido sailean bestalde aipatzen dugun bezala. Sail guziaren estreinaldia Herriko Etxean iragan da kartsuki, Kotte Ecenarro auzapezaren inguruan bildurik hautetsi eta kargudun andana bat. Azpimarratua izan da euskararen hilabete horrek munta handia baduela bainan ere gero eta gehiago urte guzian behar litakeela toki gehiago eman euskarari, martxoko indar berezi hori aitzina begiratuz. Akelarre elkarteko dantzariek airostu dute bilkura bai eta Haur Kantu Xapelketan parte hartzekoa duten hendaiar batzuk. Denak ederki txalotuak izan dira. Hitzordu bat oraindanik aipatu nahi duguna, ahal bezenbat jende bil dadien, martxoaren 22an, goizeko 11etan, Beltzeneko plazan. Akelarre elkarteak...

Irakurri segida

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016