Herriz Herri - Zuraide (L) | 2020eko Martxoaren 12a

Zuraide

Zuraide

Plazako okintegia Bizpahiru astez hetsirik egon ondoan, hara nun berriz berotzen abiatu diren Zuraideko okindegiko labeak. Komertsa eskasa sendi zen eta jakinez ogia oinarrizko janarietan dugula, aitzineko igandean herritarrak saldo handian hurbildu dira. Bastien Darrigues, Senpereko ohantzea utzirik, Zuraiden da pausatu, gogo handiarekin ziola. Jakitate handiko okina agertzen zaiku "respectus panus" ogi egiteko molde kalitatiboa praktikatzen baitu. Galdegin diogularik hitz horien zehaztea, esplikatu digu ohiko egiteko molde tradizionala erabiltzen duela, gure arbasoena. Erran nahi baitu orea bezperatik eginez, irina (ahalaz gutti findua) ur epelean oratuz, kanpoko tenperaturan emeki-emeki hartzitzen edo fermantatzen uzten du, gisa hortan, aiseago digeritzen baita ogia. Mekanika mugatzen da hala jokatuz eta energia guttiago xahutzen. Toki eskasez pastizagintza oraindik Senpereko Gozo dendan egina izanen da. Bastien-ek hiru langile kudeatzen ditu, lauak 30 urtez petik. Talde gazte eta dinamiko huni ongi etorri beroena diegu eskaintzen!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3539. zbk

Gure Hitza | 2020/03/12

Kale ala bale

Peio Jorajuria

Euskal Telebistak zabaldutako Hegoaldeko pilotari profesionalen arteko partida bat segitzean entzun dut "kale edo bale" erranmoldea. Beren txapelketa nagusiko hamalau partida jokatu ondoan, pilotari zenbaitentzat finalerdietara joaiteko txartela hil ala biziko partida batean da trenkatu, hori dute deitu "kale edo bale", erran nahi baita kanporatua edo kaleratua izan ala irabazdun atera, vale espainol hitzetik heldu delarik bale. Ene ustez, zuzenago laiteke "kale ala bale" erraitea, "hil ala bizi" edo "gal ala irabaz" erraiten den bezala, zeren bata ala bestea baita bakoitzarentzat ondorioa, nahiz Euskaltzaindiak gisa hortako kasuetan ere ontzat ematen duen "edo" hitza, "ala"- ren partez. Iduritzen zait halere "ala" hori gero eta gutiago erabilia dela eta ondorioz zerbait galtzen ari dugula. Baina bego hortan, ez baitut hori gaurko mamia. Herriko bozak ditut gogoan. Alabaina, igandean dugu Ipar Euskal Herri huntan herriko bozen lehen itzulia, eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016