Han eta Hemen | 2020eko Martxoaren 12a
Han eta Hemen | 2020eko Martxoaren 12a
Han eta Hemen | 2020/03/12
Piarres Larzabal Kolegioa
Han eta Hemen | 2020/03/12
Miren B. Baionako AEK Gau Eskola B2/C1 maila
Han eta Hemen | 2020/03/12
3539. zbk
Azalekoa | 2020/03/12
Euskal Elkargoko hautetsien aldaketa izanen dela dudarik ez, herriko bozen ondotik baita Euskal Elkargoa berriz osatuko. Azken Euskal Elkargoko bilkura osoan bozkatu dute gobernantza berria, kargualdi berrian martxan jarriko dena. Joan gira begiratzera Ipar Euskal Herriko 158 herriz osatua den egitura hori nola antolatua izanen den.
Kontseilu Iraunkorra Oharra egina izan zen, Ipar Euskal Herriko lehengo 10 herri elkargoak, orain poloak deitzen direnak, ez direla gehiago ibili edo arras guti. Horren ondorioz, herrietako hautetsiak informazio eskasean dira, bai eta ere tokiko hurbiltasuna galdua dela entzuten da. Bozkatua izan den gobernantza itun berri horretan, batzorde iraunkorrean, polo bakoitzatik 2 ordezkari izanen dira. 73 kidek osatuko dute, jakinez izanen den presidenteak zuzenki aulki bat ukanen duela, legeak dion bezala. Beste 72 hautetsien karguak horrela banatuak dira: 15 presidente-orde eta 57 delegatu kontseilari. Bozkatua izan den paktoan berrikuntza da 10 aulki emanak direla orain aipatu 10 poloetako ordezkarieri. Beste 58 hautetsien lekuak, populazioaren arabera banatuak izanen dira. Horra eskualdeka ordezkaritzaren hautetsi kopurua: ACBAk 27, Hego Lapurdik 14, Errobik 7, Aturri-Errobik 5, Hazparneko Lurraldeak, Zuberoak, Garazi-Baigorrik, bakoitzak 4 ordezkari, Amikuzek 3,...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016