Gure Hitza | 2022ko Irailaren 01a

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile sare azkar bati esker, haueri ere gure eskerrik beroena zor diegu!

Euskal Herriko euskarazko kazeta zaharrenetarik bada, hedabideen alorrean bere lekua badu eta urtez-urte hori segurtatu behar du. Gaur-egun sare sozialen bidez anitz berri kurri badira, garrantzitsua iruditzen zait paperezko prentsak ere bere tokia atxiki dezan. Berri edo(ta) gertakari bat emaiterakoan, denbora hartzen da albistearen azaltzeko eta irakurleak lasaiki bereganatzeko.

Herria bezalako euskarazko kazeta batek beharrezkoa du hedabide sarean lekua atxikitzea. Berrien emaiteaz gain, euskaraz irakurtzea ezinbestekoa da, gure hizkuntza normaltasunez, egunerokotasunean erabilia izan dadin. Froga hor dugu euskara ikasten dutenek trebatzeko eta hobeki ikasteko Herria irakurtzen baitute.

Baina Herria bezalako hedabide batek xutik jarraitzeko, ezinbestekoa du harpidetza kopuru sendo baten ukaitea, diru iturri nagusia horretarik heldu baitzaio. Sar-hitz hunen bidez baliatzen naiz harpidetza berritua ez duenak, egitera gomitatzen dut.

Astekariak edozein enpresa bezala gastuak baditu, bereziki inprimatzeko eta postaz igortzeko, ahantzi gabe bi langileen soldatak.

Euskararen Erakunde Publikotik laguntza eskuratzen du, bai eta Herriko Etxe batzuk ere beren ekarpena egiten dute. Hainbat urtez, ez erraiteko mendez, irauten duen euskal astekari batek, jendartean betetzen duen ardurarentzat, bai eta hizkuntzaren sustapenerako, ez ote luke merezi Iparraldeko Herriko Etxe guziengandik laguntza? Zergatik ez, ausarta izan gaitezen, Euskal Elkargotik?

Azken garai hauetan tokiko instituzioak euskararen alde agertu dira, hautetsiek publikoki sustengua ekarriz euskararen alde borrokatzen direnekin. Bide beretik euskarazko hedabide baten xutik atxikitzea ez ote litzateke ere hautetsien arduretan?

Beste urte batentzat berriro zuen zerbitzurako segituko dugula, agian urte anitzez, anartean hiru... bi... bat... jo aitzina!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016