Herriz Herri - Biarritz (L) | 2022ko Irailaren 01a

Maitaldia dantza festibala - Mahai ingurua: "Generoa galdezka euskal dantzan"

Maitaldia%20dantza%20festibala%20-%20Mahai%20ingurua:%20Generoa%20galdezka%20euskal%20dantzan

Maitaldia dantza festibala

Irailaren 8tik 18a arte Maitaldia festibala iraganen da. Agorrilaren 31tik goiti Gare du Midi aretoan txartelak salgai dira. Dantza gustukoa dutenek egitarau aberatsa atzemanen dute, Thierry Malandain-en zuzendaritzapean antolatua. Edizio hau 32.a da, nazioarteko eta Euskal Herriko 31 dantza konpainiak 8 gune desberdinetan ibiliko dira. Festibalean 250 artistek parte hartuko dute, 26 ikusgarri geletan emanen dituzte eta beste 21 kanpoan. Egitarau osoa letempsdaimer.com helbidearen bidez ikus daiteke.

Mahai ingurua: "Generoa galdezka euskal dantzan"

Maitaldiaren karietara Mediatekan, irailaren 2an (18:00), hitzaldia antolatua da.

Zergatik dantza batzuk mutikoek bakarrik emaiten ahal dituzte? Zer leku du generoak dantzan? Zer egin tradizioarekin?Alaia Cachenaut,Ihintza IrungaraietaOierAraolazadantzari adituek, euskal dantza munduaren gaur-egungo kezka sakon hau jorratuko dute eta proposamenak partekatuko mahai inguru huntan.

Eusko Ikaskuntza eta Euskal Kultur Erakundea ekitaldiaren partaide dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016