Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2022ko Irailaren 01a

Indar joko - ELB 40 urte - Dantza baleta - Odol emaitea

Indar%20joko%20-%20ELB%2040%20urte%20-%20Dantza%20baleta%20-%20Odol%20emaitea

Zazpi urtez segidan, Donazaharre nagusi Donapaleuko euskal indar jokoan

71. indar joko festibala, Donapaleuko pilota plazan jokatu da, agorrilaren 21ean publiko handi baten aitzinean. Denbora lagun, zazpi ekipek parte hartu dute lehiaketa hortan: Donamartiri, Jutsi, Donazaharre, Urdiñarbe, Gabadi/Donapaleu eta Mitikile.

Huna zoin izan diren aurtengo txapeldunak:

Segari: Elissalde anaiak (Donamartiri).

Orga joko: Mathieu Aphessetche (Donamartiri).

Zakulari: Xabi Mendiboure (Donazaharre) lehen sailean eta Rémi Cazanave (Mitikile) bigarren sailean.

Lasto altxari: Arthur Van Der (Donazaharre).

Aizkolari: Arthur Van Der (Donazaharre).

Soka tira: Donamartiri.

Klasamendu orokorrean, Donazaharre nagusi ateratzen da, zazpigarren aldikoz segidan. Bigarren Jutsi eta hirugarren Donamartiri, ondotik heldu dira Urdiñarbe, Gabadi/Donapaleu eta Mitikile.

ELBren 40 urteak!

Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) 1982an sortu zen laborantza herrikoi baten sustengatzeko. Aurten bere 40 urteak ospatuko ditu, irailaren 10ean, Izpuran.

Zenbait egun lehenago Donapaleun gaualdia antolatzen du, bi galdera gogoetatzeko: "zer etorkizun laborantza herrikoiarentzat?" eta"Zer platera 2050ean?". Gaualdi hori irailaren 7an iraganen da, asteazkenez, Donapaleuko zinegelan (20:30). Patxi Iriartek animatuko du. Bukatzean, baso baten edateko parada emana izanen da.

"La belle au bois dormant" baleta Donapaleun: Illicite konpainiak emanik

Balet hau, Fabio Lopez, Thierry Malandainen dantzari ohiak muntatu du, bere taldeko 13 dantzariekin. Prentsa espezializatuarengandik kritiko baikorrak ukan ditu, itxaropen handiko koreografoa daukate.

"La belle au bois dormant" balleta irailaren 10ean emana izanen da Donapaleuko zinegelan (20:30). Sartzea: 15€ / 12 € / 10€. Txartelak aitzinetik hartzen ahal dira.

Odol emaitea Donapaleun

EFS egiturak odola biltzeko bi egun antolatzen ditu, Donapaleun, irailaren 5ean, astelehenez (8:00-12:00) eta 6an asteartez (15:00-19:00). Odola eman nahi dutenek, beren izena aitzinetik eman behar dute mon-rdv-dondesang.efs.sante.fr sarean sartuz. Odol emaitea Hitz Argi gelan eginen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016