Herriz Herri - Hendaia (L) | 2022ko Irailaren 01a

Itsas hegiko birkokatze eta segurtatze proiektua - Herriko eskolak

Itsas%20hegiko%20birkokatze%20eta%20segurtatze%20proiektua%20-%20Herriko%20eskolak

Itsas hegiko birkokatze eta segurtatze proiektua

Agorrilaren 29tik irailaren 16 bitartean, Abadiatik Asporotsttipirainoko sektoreko itsas hegiko xenderaren zatiak birkokatzeko eta segurtatzeko antolatze baimenaren eskaera dosierra pausatzen ahal da.

Proiektuaren arduraduna Itsas Hegiaren Erakunde Babeslea da (AEP-EPA). Egitasmoari buruzko informazioak Nathalie Madrid edo Laure Guilhem 05-57-81-23-23 deituz eskura daitezke.

Pausatuak diren dosierrak edozeinek begira ditzake, Erlaitzaren Etxea-Asporotsttipin izanen dira. Interesatuek beren oharrak idatziz uzten ahalko dituzte, horretarako dagoen erregistroan. Prefekturaren webgunean ere ikus daiteke, oharrakddtm-relocalisation-sentier-littoral-hendaye@pyrenees-atlantiques.gouv.fr egin behar dira. Pirinio Atlantikoetako prefetak du antolatze baimenaren galderak erabakitzeko eskubidea.


100.000€ren obrak herriko eskoletan

Herrian diren 10 eskoletan, Herriko Etxea oporrez baliatu da obrak eta mantentze lanak egiteko. Zerbitzu teknikoek egin obra horiek 100.000€ gosta dira. Aurten hondartzako eskolan dira obra handiak egin, orotara 80.000€. Beste eskoletan ere freskatze lanak egin dira, eskola sartzeko dena prest izaiteko gisan.

Obra hauez gain beste 70.000€ko gastuak eginak izan dira, numeriko antolaketarentzat, estatutik 28.900€ko diru-laguntza eskuratua izan da eta 10.840€ DSLItik. Horri esker 25 ordenagailu eta 18 bideo-proiektore ezarriak izan dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016