Herriz Herri - Heleta (NB) | 2022ko Irailaren 01a
Pestak - Goresmenak
Pestak - Herriko pesten hondar soinu eta kantuak zenbait egun berantago beharrietan dauzkat, goxo eta amultsu, gauazko langile zonbaiten harat-hunatez kanpo, ez zitezkeen egunaz akituak. Oro har, gaztek denak hunkitzen zituen egitaraua xutik ezarria zuten. Biba zuek!
Goresmenak À¢'€'" Gure herritar Juan Mihurak, bere artzain look-arekin 6 urtez irabazi du bere lekua Baigorrin, idekiz Oñatin munduko xapelketako parte hartzea eta horra zonbait egun berantago Amaiurren hirugarren urtea segidan, lehen egiten zuela, azkartuz Oñatiko bidea. Xakur obedienta ala manatzailea trebea, ezin trenka, nere ustez biak uztartuz egitea hobe.
Goresmenak diozkategu bieri, bai eta ere beste partalierreri.











