Herriz Herri - Sara (L) | 2022ko Irailaren 01a

Udako manifestazioa - Lehen sorospeneko formakuntza - Uztaileko egoera zibila - Pilota

Udako%20manifestazioa%20-%20Lehen%20sorospeneko%20formakuntza%20-%20Uztaileko%20egoera%20zibila%20-%20Pilota

Udako manifestazioak - Pentsatzen dut denek opor ederrak pasatu dituzuela. Udako gertakariak izigarri ongi pasatu dira. Elkarteen erromerian 300 bat jende hurbildu da. Paella izigarri ona, San Josepe eskolak antolatua, ekoizle anitzekin afari ona egin dute, hor ere jende anitz izan da. Horiek denak izigarri umore onean, erran behar da denbora bero horiekin iluntzean goxo zela kanpoan jatea. Larrungo Koloreak ere bi egunez gauza ederrak muntatuak zituen, margorlari eta zizelkari, bazen hauta. Hor ere jendea bildu da. Denek hola segi eta heldu den urte arte!

Abisua À¢'€'" 1942-2022: 80 urteko giro hori ohoratu behar litzateke! Karia hortara elkarretaratzea Pikasaria jatetxean antolatua da, buruilaren 25ean, igande eguerditan. 1942an sortu saratarrak beren espos lagunekin, bai eta ere Saran bizi direnak gomitatuak zarete egun hortara, elgarrekin memento goxo baten pasatzera, bai eta lehengo istorio zaharren erreberritzera. Hortako buruilaren 18a aitzin izenak eman behar dira, Jeannot Etcheverrigaray deituz: 05-59-54-21-34 edo 06-42-00-58-04.

Lehen sorospeneko formakuntza

Sarako Herriko Etxeak, UDPS64ekin, lehen sorospeneko formakuntza proposatzen du (1. maila), 18 urtetik goiti duten herritarrentzat:

- Urriaren 8an, larunbata, 10 presuna gehienik.

- Hazilaren 5ean, larunbata, 10 presuna gehienik.

Zuen izena ematean hautatu zuen eguna, formakuntza bakotxeko lehen hamarrak hartuak izanen dira. Izen emateak: ccas.saran@gmail.com ahalaz egin behar dira edo Herriko Etxean.

Herriko Etxean iraganen da (8:30-12:30 eta 13:30-16:30).

Formakuntzaren prezioa: 55€. Bakotxarentzat 20€, gaineratekoa Sarako CCAS-ek bere gain hartzen du. Zuen galdearen ondotik, izen emate fitxa eta formakuntzaren barne araudia helaraziko dituzte. Izenpeturik Herriko Etxera itzuli beharko da, 20€ko txeke batekin (Trésor Public izenean). Ondotik, baieztatze mezua mailez bidaliko da. Formakuntzara ez agertuz geroz, dirua ez da itzulia izanen.

Uztaileko egoera zibila

Sortzeak: Etcheverrigaray Ruis, Ilyas, Maurice 2022-07-21.

Heriotzak: Sarda Jean Claude, Joseph, Simeon 82 urte 2022-07-16.

Ezkontzak: Harriague Xan eta Guarretxena San Damian Nagore 2022-07-08, Cattelan Fabrice, Cedric eta Bolado Clara 2022-07-09, Daviet Sebastien, Marcel, Fernand eta Benoit Marina, Jeanne, Jacqueline 2022-07-22.

Pilota - Errebotean Union Basque batasunaren kontu. Gaztetxoak: Semerena Eneko-Aguirre Arkaitz irabazle 30-09 Pays d'Ortheren kontra. Kimuak: Vella Barneix Mani-Marin Imaz Eneko irabazle 30-16 Atzarriren kontra eta Alduntzin Kaiet-Berasategui Unai irabazle 30-20 Senpereren kontra.

Ganex

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016