Han eta Hemen | 2022ko Irailaren 01a

Berrikuntza sustatu lurraldearen zerbitzurako

Berrikuntza%20sustatu%20lurraldearen%20zerbitzurako

2016an, Akitania Berriko Ingurumen eta Energia Kudeatzeko Agentziak (ADEME), Garapen Kontseiluarekin lan egin nahi ukan zuen jendarte zibila trantsizio ekologikoan eta energetikoan inplikatzeko baldintzak ebaluatzeko. Garapen Kontseiluak mobilizatu eragileekin, Ipar Euskal Herrian egin ikerketa soziologiko baten ondotik, ADEMEk nazio mailan misio esperimental eta pilotu bat egitea proposatu zuen. 2018-2022 urteen arteko akordioa lortu zuen.

Garapen Kontseiluari agintzen zaion misioaren helburu orokorra da ADEMEk "ekonomia berri" huni buruz dituen hipotesiak lurraldean egiaztatzea eta trantsizioaren zerbitzura jarduten duten proiektuak laguntzea, berrikuntza sozialean beste molde batzuk entseatuz. Arlo publikoak jartzen ahal ez dituen sailetan, kontsumitzaileen, enpresen, baita kolektibitateen beharreri erantzutea da helburua. Proiektua asmatzekoa da.

2018-2021 artean egin koordinazio lanaren ondorioz balorazio osoa egin da, 18 hilabeteko inbentarioa (100 proiektu), sustatzaile proiektu horien beharren diagnostikoa egin da. Ondotik bi urte iraun duen bigarren fasean, "Tranz'eKo" deitu proiektuan, sustatzaileentzako behin-behineko laguntza sistema sortu da, interesatuak zirenak bilduz. Garapen Kontseiluko kideekin analisia egin da, esperimentu horretatik ateratzeko, ADEME eta Euskal Elkargoari gomendioak emaiteko gisan.

Garapen Kontseiluak gomita zabaldu dio Euskal Elkargoari, trantsizio ekonomiko horren aldeko parioa egin dezan, esperimentazio horretan oinarritu lurralde eta lankidetza-politika garatzeko eta Ipar Euskal Herria trantsiziorako berrikuntza lurraldea bilakatzeko.


Ikasgai nagusiak

Egin lan horrek baieztatu du Ipar Euskal Herriak ekosistema aberatsa duela: proiektuen eramaile anitz badira, baita laguntza-egiturak, dagoen lankidetzan jadanik direnak edo(ta) garatu beharrekoak.

Lan horri esker, egitasmoen aberastasuna eta aniztasuna neurtu ahal izan dira, enpresa, elkarte eta herritar mundua kontutan hartuz.

Ekonomikoki proiektu desberdinak badira, interes orokorrari eragiten diotenak, lurraldearen eta trantsizioaren beharrak asetzen dituztenak. Aldi berean, ekonomia errealean sustatuak daude. Proiektu hauek trantsizio ekologikoaren eta energetikoaren baitan izaitea dute anbizioa eta ekonomiaren muinean daude, aktibitateak eta lanpostuak sortzearekin.

Baina bideragarritasunean denbora gehiago behar da, garapenaren hasieran eta funtsezko faseetan laguntza publikoa beharrezkoa da (finantza eta teknikoa), jendartearen beharrak asetzen dituztelako. Bestalde politika publikoekin duen osagarritasuna ere aurkitu behar da (hondakinak, berrerabilpena...). Proiektu horietan enpresa munduak parte har lezake, beren jakitatea lurraldearen zerbitzurako ezarriz, herritarrak inplikatuz, instituzioekin alternatiba eta aktibitate osagarriak proposatzeko.

Tranz'eKo dispositiboak proiektu horiek neurrikoak izaitea ahalbidetuko du, beste manera batez laguntza ekarriz. Horri esker, gai horren inguruan egitura eta instituzio desberdinak elkarrekin lanean aritzea ahalbidetuko du. Hautaketa-batzordearen eredu klasiko batekin esperimentatu eta, Tranz'eKok laguntza modu kolektiboagoa ezarri du, elkar laguntza frogatuz eta arduradun ekonomikoak inplikatuz. Egiazko laguntza sarea sortu da, gogoeta kolektiboan oinarrituta.


Ipar Euskal Herrian garatzeko gomendioak

Etorkizuneko ekonomia da, aktibitate berriak, lanpostuak, berrikuntzak, jokabide aldaketak ekartzen dituena eta ondorio ekonomikoak.

Egin den lanean oharra egina da, gaur egun oraindik instituzioek eta hautetsiek ez dutela aski sustengatzen, ekonomia alternatibo edo herritar egitasmoari lotua dagoelako. Biharko ekonomiaren eta lurraldearen garapenerako ezinbesteko adarra izan behar duela adierazia da.

Lurralderako politika eskatzen du, trantsizio ekologikoan eta energetikoan ari diren lantegieri. "Klasiko" deitzen diren enpreseri eskaintzen zaizkien zerbitzu eta laguntzak eskuratu beharko dira: lurra, finantzaketa, sektore ikuspegia, eragile eta erakunde guzien koordinazioa eta bateratzea suposatzen du. Laguntzarako metodoak garatu beharko dira, ekonomia hunen baliabide eta behar espezifikoak kontuan hartuko dituztenak. Lankidetza ekonomiko hori, lurralde gobernantzan oinarrituko litzateke. Lurralderako animazioa berrasmatu behar da, erakundeen eta eragile ekonomikoen artekoa, gaitasun-kate bat osatuz proiektuen zerbitzura, lankidetza-itun sendo bat adostuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016