Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2022ko Irailaren 01a
Kabalkada badator
Ortzaizeko kabalkada, "Plazatik harat" deitua, hurbildua dugu. Errepika eta antolaketa bilkurak lerrokatzen dira. Bi emanaldi izanen dira: lehena, irailaren 18an igandearekin (16:00) eta bigarrena irailaren 24an ibiakoitzarekin, ber tenorean. Oraindanik Urzaiz elkarteak sartzeko txartelak salgai emanak ditu, 12 eurotan, gune hauetan: Menta liburu denda Ortzaizen, Paris saltegia Donibane Garazin, Hemengo saltegia Uztaritzen, Lurra Bio saltegia Hazparnen eta Euskalduna ostatua Maulen. Urzaiz elkarteko antolatzaileek jakinarazten dute 2020an salduak izan ziren txartelek ez dutela baliorik. Gehienak ordainduak izan ziren eta orduan ordainketa galdegin ez zutenek behar dute antolatzaileekin harremanetan sartu.











